Artxiboa Urria 2009
Falange y Tradición
Nafarroan lau lagun artxilotu ditu Guardia Zibilak, kalteak eta mehatxuak egitea leporatuta. Antza, "Falange y Tradición" taldekoak dira. Horrekin lotutakoa da bertsoa. Denborak aurrera eginagatik, gauza batzuk bere horretan jarraitzen duten seinale.
Nafarroara doan bidea
hartu behar degu di-dau.
Albiste batek seko lur jota
ta harrituta utzi nau.
Mehatxuak egiteagatik
atxilotu dituzte lau.
‘Prantxixko’ aspaldi hil zen baina
falangeak hortxe dirau.
Doinua: Norteko Trena
Egilea: Nekane Gonzalez
Nafarroa Oinez
Julen Agirreburualdek euskararen aldeko festa horri buruz egin du bertsoa. Bukaeran, galdera egiten die legazpiarrei.
Egunkaria hartua dut gaur
hainbat hitz ta hainbat paper
Nafarroako atzoko festa
ageri da hamar bider
Legazpitikan jende ugari
ziur bertara zen ager
festa giroa euskeran alde
degulako oso eder
bainan herrira itzuli eta
bilakatzen gera alper;
halakotara joaten gera, bai
ta Legazpin euskera, Zer?
Doinua: loretxoa bertsotarako moldatuta
Egilea: Juen Agirreburualde
"Diario Vasco"tik Hitzara
Asier Iriondok bere bertsoan aurki legazpiarrek Diario Vasco erosteari utzi eta Hitza hartuko dutela iragarri du.
Nahiz ta gaur egun prentsa faxistak
bete horrenbeste izkin
gerora Hitzak baietz estali
hainbat espainiar paskin
eta euskara izango dute
irabazi eta mozkin
aurki amonek esango dute
harrituta eta ozpin
“Garai batean Diario Vasco
irakurtzen zen Legazpin”
Doinua: Mutil koxkor bat
Egilea: Asier Iriondo
Hernaniko alkatetza, argazkiak eta abar
Joseba Barandiaranek uda honetan puri-purian izan den gaia hartu du bertsoa osatzeko.
Gaur egun ez da debaldekoa
"maite zaitut" esatea,
Hernanin bertan kendu nahi dute
legazpiar alkatea.
Zenbait argazkik egiten dute
itxura denez kaltea,
oharkabean loditzen doa
lotzen gaituen katea
inork ez al du zabaldu behar
konponbideen atea?
Doinua: Aita izena
Egilea: Joseba Barandiaran