Hemen zaude: Hasiera Blogak LBO Artxiboa 2009 Ekaina

Artxiboa Ekaina 2009

San Joan suari

Nekane Gonzalezek San Joan gaua eta sua aipatu ditu bere bertsoan

Haurren oporrak, eguzki epela

oraintxe gaude konpleto.

Beti esan da uda partean

gizakia dago hobeto.

Fuera jertseak ta tapakiak,

jantzi bikini edo peto.

Solstizioa dugu ta piztu sua

gainetik jauzi egiteko.

San Joan su hortan ideiak behintzat

ez ahal zaizkigu erreko (bis).

 

Doinua: Mutil koxkor bat

Egilea: Nekane Gonzalez

 

asier iriondo 2009/06/23

Hegialdeko jaietan

Hegialdeko jaien bere kronika egin digu Julen Agirreburualdek. Dirudienez, ez zen gaizki ibili.

Hegialdeko festak joan dira
ez dira izan hain txarrak
EGANekin bat, hegan ein genun
ikusi arte izarrak
larunbatean izan genitun
aspirinaren beharrak
ta igandean ziztu bizian
zaldien anai zaharrak
lau hankakoak ez ziren bertan
zebiltzan asto bakarrak


Doinua: Misiolari baten moduan

Egilea: Julen Agirreburualde

asier iriondo 2009/06/16

Iruzurrari

Hauteskundeetan irregulartasunak izan dira, Legazpin ere bai. Bertsoa horri egin dio Asier Iriondok.

Hauteskundeak direla eta

zer nolako ezustea

gobernu bati sartu dioten

golak izan du ospea

eraso (rubalcaba) latza izanagatik

eta defentsa (chacón) gaztea

sasoiz makalik heldu direnez

bai bata ta bai bestea

azkenerako erabaki du

arbitroa erostea

 

Doinua: Mutil koxkor bat

Egilea: Asier Iriondo

asier iriondo 2009/06/09

Izaskun Bilbaori

EAJko Izaskun Bilbaoren programan ikus daitekeenarekin honako bertsoa egin digu Joseba Barandiaranek.

Izaskun Bilbao hauteskundetan

aurkezten zaigula eta,

Bruselarako bere programan

egin denok ikerketa:

Gazteleraz “cambio climatico”n

jarria dauka arreta,

baina euskaraz ezberdina du

kezka iturrien meta,

igoal hargatik aipatzen digu

”eguraldi aldaketa”.

Doinua: Semaforoak gorri ta berde

Egilea: Joseba Barandiaran

asier iriondo 2009/06/01

Legazpiko Bertso Olariak

Azken erantzunak
Asmakizuna Julen, 2011/12/16
araudia? zabaletik, 2011/07/06
Piparen berpiztea Joseba Zabaleta, 2011/03/31
Piparen piztea. Joseba Zabaleta, 2011/03/24
Bakearen pipa Luis, 2011/03/21
Azken sarrerak
Koplaka 2012/01/31
LEIHO TXIKITIK 2012/01/10
Etiketa lainoa
Euskara Jaiak KULTURA Kirola bertsolaritza