Artxiboa Maiatza 2009
Mayor Orejari
Aurreko astean Mayor Orejak birraitonari buruz hitz egin zigun. Luis Arrietaren erantzuna jaso du bertsoan.
Mayor Orejak esan berri du
euskeraz ez dakiela
Ta gutxi balitz, ez jakiteaz
oso harro zegoela.
Bere aitonak debekau zien,
apostu zinez ustela!
Beraz, etzazu sekula pentsa
kontraesanik dagola,
ikusi arren Belarri Handina
belarri motxena dela
Doinua: Mutil koxkor bat
Egilea: Luis Arrieta
Lehendakariari
Patxi Lopez lehendakari izendatu berriari egin dio bertsoa Ibon Sotilek.
Diktaduraren garaitan
ez zen askatasunikan
Baina guztia eraldatu
da
denon begibistan
Ta orain garai berritan
izendatu da
Gernikan
Lehendakari bat espainiarra
Opus Dei-ren eskutikan
Doinua: Esateko ez naiz lotsa
Egilea: Ibon Sotil
Jaiak krisiaren erdi-erdian
Nekane Gonzalezek trikiti doinua aukeratu du bere bertsoa egiteko. Legazpiko jaiez eta krisiaz ari zaigu.
Krisiaren eraginez
herritar denen kezka.
Egoera salatzeko
langileek protesta.
Baina Santikutz giroa
atsegin dugu, ezta?
Beraz, penak lurperatu
ta has dadila festa.
Doinua: Maitatzen zaitudalako
Egilea: Nekane Gonzalez