LBO
Durangoko azokari
Nekane Gonzalez Gerrikok Durangoko azokari buruzko gogoeta egin dut bere bertso politean.
Euskal kultura ibili ohi da
beti batetik bestera.
Ur korronteak ezin ekarri
gure txalupa ertzera.
Halere urtero izaten dugu
Durangon hitzordu bera.
Ehunka liburu ta ehunka disko,
euskaltzaleen ganbera.
Azoka pausoz bete dugunez,
ezin dugu egin atzera.
Baina benetan euskal hizkien
ispilu leial ote da?
Ez dakit goazen euskal doinuak
egin ez dezan gainbehera,
ala soil-soilik joaten garen
hantxe elkar agurtzera.
Doinua: Haizea dator (zortzi puntukoa)
Egilea: Nekane Gonzalez Gerriko