Hemen zaude: Hasiera Blogak LBO Artxiboa 2008 Urria

Artxiboa Urria 2008

Obama eta McCain

Ameriketako Estatu Batuetako hauteskundeak izango dira aurki. Ibon Sotilek hori hartu du gaitzat bere bertsoan.

Berri zaharra Amerikatik
berriro datorkiguna
lehian dabiltza Obama eta
McCain ahalguztiduna
txarrena zein den ikusteko_ez da
estutu behar garuna
Etxe zurian hautagai beltz bat
guztia zuritzen duna
ala zuri bat buruzuria
ta beltza etorkizuna

Doinua: Misiolari baten moduan

Egilea: Ibon Sotil

asier iriondo 2008/10/27

Krisialdiari

Aspaldion krisia gora eta behera dabiltza egunkari, aldizkari eta albistegi guztietan. Dagoeneko Europa ere astintzen hasi dela-eta, jendeak neurriak hartu beharko dituela hasi dira, honezkero, gomendioka. Baina... nor dago krisialdian? Batzuk halaxe bizi dira beti; beste gutxi batzuk, berriz, oparotasun goxoan. Hori hartu du gaitzat Nekane Gonzalezek.

Batzuk erosi berria dute

lasterketako zaldia.

Besteek, berriz, ezin pagatu

eskelako esaldia.

Batzuk dabiltza beti afari,

brindis eta jaialdia.

Ta beste batzuk negu hotzean

jantzi behar sandalia.

Gizarte hontan ez al da beti

izango krisialdia? (Bis)

 

Doinua: Aita izena

 

Egilea: Nekane Gonzalez

asier iriondo 2008/10/14

Larunbateko ekitaldiari

Ehunka legazpiar izan ziren urriaren 4an kiroldegian egindako ekitaldian. Julen Agirreburualdek horri egin dio habanera.

Jadanik lau mende dira,

laurehun urte zoragarri.

Askatasunan egarri,

ta lortzearen dizdira.

Joan al zinen jaialdira?

benetan oso polita.

Hainbat jende ikusita,

gure taldeei begira.

Abesbatza ta koroa,

banda eta dantzariak.

orkesta, txistulariak,

extremeñoen giroa,

bertso eskolaren gogoa,

ta beste partaide asko,

benetan eskerrik asko,

izan zen historikoa.

asier iriondo 2008/10/06

Legazpiko Bertso Olariak

Azken erantzunak
Utzi kotxea etxean zabaletik, 2008/11/28
bai baina jb, 2008/10/23
hegialdeko jaien programa hegialdeko jai batzordea, 2008/06/11
hegialdeko jaien programa hegialdeko jai batzordea, 2008/06/11
Azken sarrerak
Ekialdera 2009/01/05
Realari 2008/12/22
Santalutziri 2008/12/15
Etiketa lainoa
Euskara Jaiak KULTURA Kirola bertsolaritza