LBO
Oinatzek badu non hobetua
Aste honetako ZingiZangoren "Legazpin euskara herdoilik ez!" kanpainako bi ekitaldiak uztartu ditu bertsoan Asier Iriondok. Bertsoaren bukaerarako, gainera, hiru aukera eman dizkigu. Oinatz Bengoetxeak ba omen du zer hobetua.
Txapelduna da eta Oinatzek
badu nahikoa meritu
sasoi bikaina, indarra eta
jaguarraren hankak ditu
ezker eskua, a zer eskua
sarritan gaitu harritu
baina badauka zer hobetua
hala zaigu iruditu
esaterako, esku horretan
1) Luistxoren hatzak balitu
2) Joxeren hatzak balitu
3) Haritzen hatzak balitu
Doinua: Misiolari baten moduan