LBO
Entzierroei
Gaur hala behar zuen eta entzierroei egin die bertsoa Luis Arrietak, bertso eskolako torerorik toreatzaileenak. Habaneraren doinua erabili du kontakizun honetarako.
Adar artean lasterka
bihotza baino arinago.
Aizto zorrotzak ikusten
geroz eta hurbilago
Heriotzatik ihesi
okerragorik al dago?
Albotan jendea erortzen,
hurrengoa ote izango?
Bapaten kalea egin da
nik nahi baino estuago.
irteera aurkitu nahian
inpernun sarreran nago.
Baina amets gaiztonak ere
ez du irauten luzaro.
Txupinazoren eztandak
berpiztu nau, bai, zeharo.
Doinua: Habanera
Egilea: Luis Arrieta
Doinua: Habanera
Egilea: Luis Arrieta