Artxiboa Uztaila 2008
San Inazioko jaiei
Abuztuan blogean ez dugu bertsorik argitaratuko. Azkeneko hau Nekane Gonzalezek egin du. Legazpiko Gazte Asanbladari eskerrik beroenak eman nahi izan dizkie San Inazioko jaiak antolatzeko ardura hartu izanagatik.
esana digu senak.
Kanpora doana pozik;
langilearen penak.
Gazte Asanbladari
tori
aupa ta biba denak.
Antolatu du musika,
pailazo ta idi demak.
Harria bota dezala
hala uste (e)z
duenak:
San Inazioko jaiak
Legazpiko onenak!
Doinua: Gai honek
badu mamia.
Egilea: Nekane Gonzalez
Neurriekin esperimentuan
Zortziko handiko doinua hartu eta errimarekin jokatu nahi izan du Julen Agirreburualdek. Berez, lau oin eta errima bakarra daukan bertsoari oinak eta errimak ugaritu dizkio.
Neurri berriak,
hain nahasiak
dena
bezain arraroak.
egoerara,
moldatu gara
sortuaz bertso eroak.
nik
ere berdin,
egin ta egin
moldatu ditut bertsoak.
dezimatuak,
ondo
neurtuak
gozatzeko modukoak
Doinua: Hara nun diran
Futbol 7ri
Mugimendu zabala eta polita sortu du Gaztetxeak antolatutako Futbol 7 lehiaketak. Arrakasta horri bertsoa egin dio Asier Iriondok.
Futbolak badu zerbait
ez daukana briskak,
Futbol Zazpian ikus
daitezke pistak
eta zein diren jakin
nahi badu Frantziskak,
adi entzun ditzala
bertso honen ziztak:
ipurdi-irristak
ta izter gorrixkak,
erdiak juergistak
diren futbolistak
ta inportanteena
istilu pixkat.
Doinua: Betroiarena
Entzierroei
Gaur hala behar zuen eta entzierroei egin die bertsoa Luis Arrietak, bertso eskolako torerorik toreatzaileenak. Habaneraren doinua erabili du kontakizun honetarako.
Doinua: Habanera
Egilea: Luis Arrieta