Hemen zaude: Hasiera Blogak LBO Artxiboa 2008 Ekaina 09 Hegialderako deia
Dokumentu Akzioak

LBO

Hegialderako deia

Hegialdeko jaiak izango dira asteburuan. Mikel Urdangarinen doinuan bertarako deia egin digu Nekane Gonzalezek.

Nahiz ta aspaldi euria gogoz

ari duen goitik behera.
Asteburuan izango dugu
aterperako aukera.
Elegante jantzi eta hurbil
txosnako barra aldera.
Kanpotik a(d)ina barrutik ere
zintzurra blai bustitzera.
Jaiez gozatzea da helburua
ta denok Hegialdera.

 

Doinua: Bazkalosteko kafea
Egilea: Nekane Gonzalez

asier iriondo 2008/06/09

programa non?

nineu — 2008/06/09 21:15
Festen programa online nunbaiten ikus al daiteke?

hegialdeko jaien programa

hegialdeko jai batzordea — 2008/06/11 18:18
Kasualidadez hemen sartu naiz ta hegialdkeo programaren inguruan interesa duzula ikusi dut. Egia esan behar bada, ez dakit programa on-line ikusteko aukera dagoenik, gidan bai ordea. Hala ere, programa ordenagailuan dudanez, hementxe txertatuko dut (Originala irakurtzeko aukera baduzu irakurri, parre ederrak botako dituzu eta!). Ea denak hemendik pasatzera animatzen zareten. Guztiontzako ahalik eta jai onenak prestatzen saiatu gara. GORA HEGIALDE POTXOLA!! OSTEGUNA 12 22:00 Antzerki emanaldia Beti Gazte taldearen eskutik Domingo Agirre ikastetxe publikoan. OSTIRALA 13 19:00 Txupinazoa 19:15 Buruhandiak, erraldoiak eta trikitilariak. 19:20 Txorizo eta ardo banaketa 19:30 “Hegialde Pub”aren irekiera 21:30 “HEGIALDE JANGELA” prestatzeko bilera herrikoia. 22:30 Afari herrikoia 00:00 Burrumbada eta taupada tropikala Hegialdeko kaleetan zehar Batukadaren eskutik! 00:00 Dantzaldia “EGAN” taldearekin LARUNBATA 14 10:00 Haur parkea 17:00 Minimotoak 19:00 Korosti Dantza Taldeak antolatutako dantza ekitaldia. 20:00 Sagardo eta gazta dastaketa. 20:05 Gastronomia lehiaketa. Aurtengoan ere Tortilla Patata 00:00 Hegialde Pub-aren irekiera. 00:00 Dantzaldia “KRESALA” taldearen eskutik IGANDEA 15 7:30 Txokolatea 10:00 Diana. 11:00 Meza Domingo Agirre ikastetxe publikoan 16:00 Mus txapelketa Edorta tabernan 17:00 Trialsin erakustaldia 19:00 Herri kirolak trikitilari eta bertsolariz lagunduta 20:30 Asto lasterketa 00:00 Azken traka

hegialdeko jaien programa

hegialdeko jai batzordea — 2008/06/11 18:20
Sentitzen dut. Idazterako orduan dena txukun eta banatuta idazten saiatu naiz baina gordetzerako orduan pilatuta atera du. Hala ere, espero dut balio izatea!

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.

Legazpiko Bertso Olariak

Azken erantzunak
hegialdeko jaien programa hegialdeko jai batzordea, 2008/06/11
hegialdeko jaien programa hegialdeko jai batzordea, 2008/06/11
programa non? nineu, 2008/06/09
JODER!!! begibakarrekoazeria, 2008/04/25
Etiketa lainoa
Euskara Jaiak KULTURA Kirola bertsolaritza