Hemen zaude: Hasiera Blogak LBO Artxiboa 2008 Ekaina

Artxiboa Ekaina 2008

Eurokopaz Legazpin?

Joseba Barandiaranek Eurokopa hartu du gaitzat bere bertsoan.

Doinua: aita izena

Nahiz ta kaleko hitz-aspertuan
baden nahikoa engaino,
termometrotzat hartu ezkero
geroa daukagu laino.
EHn moda soila ez da ta
heldu da Legazpiraino
eman buelta bat kalean edo
igo Urtatza, goraino:
Eurokopaz dut gehiago entzuten
delako kontsultaz baino

Egilea: Joseba Barandiaran

asier iriondo 2008/06/30

San Juan suari bertsoa

Gaur San Juan eta atzo bezpera. Ibon Sotilek hori hartu du gaitzat bere bertsoa egiteko.

Noizbait sanjuanak iritsi dira
ta noski gure plazara
eta bertako su inguruan
pozik jostatutzen gara
aiton-amona, haur eta heldu
denak barre ta algara
Udara gertu daukagu eta
ospatuko beharko da ba

Doinua: Aita Jainkoak

Egilea: Ibon Sotil

asier iriondo 2008/06/24

Beti bihotzean...

Ekainak 15, ordua 18:45, gure amets prefabrikatuak itzali dira.

Guretzat urtea ez da abenduan amaitu eta urtarrilean hasten. Badakizue Errealzaleon urtea, gu gehienok futbolzale baino Errealzale baitgera, Errealzale sutsu gainera, ekain inguruan amaitzen dela eta irailean hasi. Eta aurtengoa amaitu da, triste amaitu gainera, ez degu urte amaierako festa egiteko gogorik izan eta badakizue zergatik, baina urte berria etorriko da.

 

 

  

 

 

 

Azkenean iritxi da 

Zoritxar eguna 

Zelaira begiratuz

Ze nolako fauna

Alfer ta aberatsentzat

Gogoko erresuma

Ta Gipuzkoar gehientzat

Tristura ta trauma

Merezi degun maila 

Oraindik urruna

 

 

 

 

Nahiz ta mendeurrena

Degun berehala 

Denboraldi berrian

Berriz eginahala 

Hau sentimendu bat da

Hau ez da kabala

Denek jakin dezaten

Hau horrela dala

Gora zaleak eta 

Gora erreala!!!

 

 

Neurria: Hamarreko txikia

Doinua: Espinian behera

Aitor Irastorza

 

 

Aitor Irastorza 2008/06/18

Hegialderako deia

Hegialdeko jaiak izango dira asteburuan. Mikel Urdangarinen doinuan bertarako deia egin digu Nekane Gonzalezek.

Nahiz ta aspaldi euria gogoz

ari duen goitik behera.
Asteburuan izango dugu
aterperako aukera.
Elegante jantzi eta hurbil
txosnako barra aldera.
Kanpotik a(d)ina barrutik ere
zintzurra blai bustitzera.
Jaiez gozatzea da helburua
ta denok Hegialdera.

 

Doinua: Bazkalosteko kafea
Egilea: Nekane Gonzalez

asier iriondo 2008/06/09

Julen Agirreburualderen eskolartekoak

Urtero-urtero Gipuzkoako eskolarteko bertso txapelketak izaten dira eta horietan legazpiarrek ere kantatu izan dute. Nerea Elustondok, Ibon Sotilek eta azkena, orain dela bi urte, Julen Agirreburualdek. Gaia jarrita Urretxun kantatu zuen bertsoa duzue honakoa:

Gaia: Julen ez da oso ondo moldatzen ingelesez. Gaur gurasoek esan diote aurtengo udan Ingalaterrara bidaliko dutela bi hilabetez.

Inglesean nik aurten lehenengoz
aprobatua dut zera
Ta hori_izan da uda honetan
planifikazion kaltera
Ama oin neri etorria zait
berri txar bat esatera
Ingalaterra bialduko zaitut
inglesa ondo ikastera
Eta azkenik Ingalaterran
hitz egingo da euskera

asier iriondo 2008/06/02

Legazpiko Bertso Olariak

Azken erantzunak
Utzi kotxea etxean zabaletik, 2008/11/28
bai baina jb, 2008/10/23
hegialdeko jaien programa hegialdeko jai batzordea, 2008/06/11
hegialdeko jaien programa hegialdeko jai batzordea, 2008/06/11
Azken sarrerak
Trafikoari 2008/11/24
Behobiari 2008/11/03
Etiketa lainoa
Euskara Jaiak KULTURA Kirola bertsolaritza