LBO
ZingiZango berripapera
ZingiZango.com arrakastatsua ari da izaten. Hala ere, legazpiar guztiek ez dute Interneten ibiltzeko ohiturarik eta paperean argitaratzeko asmoa dute Goierriko Hitzarekin elkarlanean. Horren iragarpena eskatu diogu eta Asier Iriondok bertso hau egin du:
Amarauna, sarea,
edo Interneta.
Zertarako papera
eta inprenta?
Berripaperei heldu
al zaie hileta?
ZingiZango puntu com
hor dabil zer gerta.
Euren azterketa
egin dute eta,
paperaren buelta
nahiz ez duten meta,
postontzietan ere
jarri arreta.
Doinua: Betroiarena