Hemen zaude: Hasiera Blogak LBO Artxiboa 2008 May 02 Nerearen bertso gutarrak
Dokumentu Akzioak

LBO

Nerearen bertso gutarrak

GuTaGutarrak Legazpin izan zenean Nerea Elustondok bertso batzuk kantatu zituen Agurtzane ahizpak eta Jon anaiak lagunguta. Doinu ugari erabili zituen bertso horietan. Hemen dauzkazue bertso horiek eta doinuak.


Doinua: Bertso berriak jartzera nua

Mila seiehun eta zortzitik
Bi mila eta zortzira,
Seguragandik askatu eta
Bat, bi, hiru, lau gizaldira...
Gurea buru jabetza ala
Buruen jabetza soil da?
Legazpiarron nortasunaren
Arrastoak zeintzuk dira?

Gure arbasoak zer izan ziren?
Burdingile?Nekazari?
PESA handitzen joan zen neurrian
Egin zen Legazpi handi!
Beti egon da horren lotua
Gabien tiki takari...
Auskalo zerk eragiten dion
Burdinazko bihotzari!

D: Mendian gora haritza

Burdinazko izatea,
Herdoil arriskuz betea,
Dabilen herri garenan isla
Joan den urtea...
Gure eskaparatea,
Aldatu da ze fuertea!
Zerbitzuren bat, eraikin batzuk
Eta alkatea!

Guk hamahiru agintari
Aukeratzea zilegi,
Izanik gure udaletxeak
Beste bat dirudi,
Legazpiarron gurari,
Hiru, hiru, hiru, bi, bi...
aniztasuna deitzen dutena
Ez ote da hori?

D: Guretzat berdin dira

Guri berdin zaizkigu
Aitzurra eta laia,
Reala igotzea
Baita gure nahia

Realzaleen bibliatxoa
Zuri, beltz eta gorria,
Vocentokoek kioskotara
Fede onez igorria;
Nolabait ere, geroari so
Ez ote dago jarria?
Periodikoa eskelengatik
Erosten duen herria?

D: Norteko ferrokarrilla

Hemengo burniz ez zen eraiki
Norteko ferrokarrila,
Hori haizearen orrazia zen
Garbi gelditu dadila!
Batzuk lehen bait lehen ailegatu nahi
Luketelako Madrila,
Eskualdean omen dabiltza
Tren geltoki baten bila!

AHTa ez da droga bat
Baina gai da suntsitzeko
Hamaika bazter, horra Ezkio
Adibide bat jartzeko,
Hemendik hara, gutxinez daude
Zazpi milioi milimetro...
Urrutiegi txikizioek
Loa galduarazteko!


D: Gaur gurutzatu gara

Gazte Asanblada, Subeltz,
Taldeei aipamen,
Bertso olariei ta
Zingi zangori men
Korua, errondaila,
Bada hainbat ekimen,
Nahiz tarteka besterik
Pentsarazten duen...
Uste baino bolondres
Gehio dago hemen!

Segi dezaket lehengo
Zerrenda bidertzen,
Baina denak ez zaizkit
Bertso baten sartzen...
Nahiz zail den helburuak
Beti beti lortzen...
Iraun nahia sekula
Ez baita agortzen
Segi basamortuan
Oasiak sortzen!


D: Iparragirre abila dela

Euskal Herrian ohiko denez
Gurean ere badegu,
zenbait ohe huts urtetan ezin
Izan direnak epeldu...
Joseba, Juani, Kepa:
Gogoratu tarteka,
Nahiz sarri urrun gauden gu...
Herritar batek zion bezela:
Asko maite zaituztegu.

 

 

Egilea: Nerea Elustondo

asier iriondo 2008/05/02
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.

Legazpiko Bertso Olariak

Azken erantzunak
hegialdeko jaien programa hegialdeko jai batzordea, 2008/06/11
hegialdeko jaien programa hegialdeko jai batzordea, 2008/06/11
programa non? nineu, 2008/06/09
JODER!!! begibakarrekoazeria, 2008/04/25
Etiketa lainoa
Euskara Jaiak KULTURA Kirola bertsolaritza