Artxiboa May 2008
ZingiZango berripapera
ZingiZango.com arrakastatsua ari da izaten. Hala ere, legazpiar guztiek ez dute Interneten ibiltzeko ohiturarik eta paperean argitaratzeko asmoa dute Goierriko Hitzarekin elkarlanean. Horren iragarpena eskatu diogu eta Asier Iriondok bertso hau egin du:
Amarauna, sarea,
edo Interneta.
Zertarako papera
eta inprenta?
Berripaperei heldu
al zaie hileta?
ZingiZango puntu com
hor dabil zer gerta.
Euren azterketa
egin dute eta,
paperaren buelta
nahiz ez duten meta,
postontzietan ere
jarri arreta.
Doinua: Betroiarena
2008ko Santikutzei
Joseba Barandiaranek Legazpiko jaiak bukatu eta hurrengo egunean egin digun balorazioa bertsotan:
Danborradekin gozatu
eta
barraken aldean
jira,
Su ta Gar talde
entzutetsua
Mikel Goñiren
partida.
Lanean jardun duten guztiak
zoriontzea komeni
da,
Eguzkiaren
laguntzarekin
Kriston festak joan
dira,
Mirandaolan
erromerian
izan bezate segida
Doinua: Aita izena
Nerearen bertso gutarrak
GuTaGutarrak Legazpin izan zenean Nerea Elustondok bertso batzuk kantatu zituen Agurtzane ahizpak eta Jon anaiak lagunguta. Doinu ugari erabili zituen bertso horietan. Hemen dauzkazue bertso horiek eta doinuak.
Doinua: Bertso berriak jartzera nua
Mila
seiehun eta zortzitik
Bi
mila eta zortzira,
Seguragandik
askatu eta
Bat,
bi, hiru, lau gizaldira...
Gurea
buru jabetza ala
Buruen
jabetza soil da?
Legazpiarron
nortasunaren
Arrastoak
zeintzuk dira?
Gure
arbasoak zer izan ziren?
Burdingile?Nekazari?
PESA
handitzen joan zen neurrian
Egin
zen Legazpi handi!
Beti
egon da horren lotua
Gabien
tiki takari...
Auskalo
zerk eragiten dion
Burdinazko
bihotzari!
D: Mendian gora haritza
Burdinazko
izatea,
Herdoil
arriskuz betea,
Dabilen
herri garenan isla
Joan
den urtea...
Gure
eskaparatea,
Aldatu
da ze fuertea!
Zerbitzuren
bat, eraikin batzuk
Eta alkatea!
Guk
hamahiru agintari
Aukeratzea
zilegi,
Izanik
gure udaletxeak
Beste
bat dirudi,
Legazpiarron
gurari,
Hiru,
hiru, hiru, bi, bi...
aniztasuna
deitzen dutena
Ez
ote da hori?
D: Guretzat berdin dira
Guri
berdin zaizkigu
Aitzurra
eta laia,
Reala
igotzea
Baita
gure nahia
Realzaleen
bibliatxoa
Zuri,
beltz eta gorria,
Vocentokoek
kioskotara
Fede
onez igorria;
Nolabait
ere, geroari so
Ez
ote dago jarria?
Periodikoa
eskelengatik
Erosten
duen herria?
Hemengo
burniz ez zen eraiki
Norteko
ferrokarrila,
Hori
haizearen orrazia zen
Garbi
gelditu dadila!
Batzuk
lehen bait lehen ailegatu nahi
Luketelako
Madrila,
Eskualdean
omen dabiltza
Tren
geltoki baten bila!
AHTa
ez da droga bat
Baina
gai da suntsitzeko
Hamaika
bazter, horra Ezkio
Adibide
bat jartzeko,
Hemendik
hara, gutxinez daude
Zazpi
milioi milimetro...
Urrutiegi
txikizioek
Loa
galduarazteko!
D: Gaur gurutzatu gara
Gazte
Asanblada, Subeltz,
Taldeei
aipamen,
Bertso
olariei ta
Zingi
zangori men
Korua,
errondaila,
Bada
hainbat ekimen,
Nahiz
tarteka besterik
Pentsarazten
duen...
Uste
baino bolondres
Gehio
dago hemen!
Segi
dezaket lehengo
Zerrenda
bidertzen,
Baina
denak ez zaizkit
Bertso
baten sartzen...
Nahiz
zail den helburuak
Beti
beti lortzen...
Iraun
nahia sekula
Ez
baita agortzen
Segi
basamortuan
Oasiak
sortzen!
D: Iparragirre abila dela
Euskal
Herrian ohiko denez
Gurean
ere badegu,
zenbait ohe huts urtetan ezin
Izan
direnak epeldu...
Joseba,
Juani, Kepa:
Gogoratu
tarteka,
Nahiz
sarri urrun gauden gu...
Herritar
batek zion bezela:
Asko
maite zaituztegu.
Egilea: Nerea Elustondo