LBO
ZingiZangoren ikus-entzunezkoa
ZingiZangoren komunikazio kanpainaren barruan ikus-entzunezko bat ari dira prestatzen. Ikus-entzunezko horretan Legazpiko euskaltzaleen lekukotzak agertuko dira. Joan den astelehenean egin ziren elkarrizketa gehienak. Tartean, Nekane Gonzalezek hitz egin zuen eta esperientzia horri buruzko bertsoa egin du.
ZingiZangoren bideoak dauka
euskalgintza ardatz, buru.
Zer izan ginen, nor garen eta
zein jarri dugun helburu.
Gure izerdiak egitekotan
euskaraz e(g)ingo luke ulu.
Norbaitek entzungo ote duen
nahiz ta ez gauden seguru.
Gure hizkuntza geurea izan dadin
zenbat borroka ta gudu.
Legazpi euskaldun izatea
inoiz lortuko al dugu? (Bis)
Doinua: Mendian lahar artean