Hemen zaude: Hasiera Blogak LBO Artxiboa 2008 April 14 Garagardo festa
Dokumentu Akzioak

LBO

Garagardo festa

Asteburu hontan jendeak burua zeharo galdu du, garagardo jaiagatik... horregatik gai honi heldu diot


Asteburu honetan
Zer zaigu pasatu?
Garagardo jaia zen,
Ezin ahaztu
Nahiz ta gure burua
Degun akabatu
Hainbeste zeuden eta
Zein aukeratu?
Zerbezaz gozatu
Ta hura bukatu
Ta beste bat hartu
Gaua ezin amaitu
Banan banan guztiak
Ondo dastatu

 

 

Doinua: Betroiarena

Julen Agirreburualde

Aitor Irastorza 2008/04/14

tabernan merkeago? nolatan?

xapoto — 2008/04/15 11:47
Beste batzu ordea Ez gera agertu Naiz eta zerbeza askotxo gustatu Jai batzordekoek dute antolatu “granel”eko zerbezen zuriterak gertu Basoa pagatu Kartera xahutu Zelako pekatu Tabernen salneurriak Goitikan gainditu???

kopla txikian

Asier — 2008/04/15 14:49
Edango zenuela / seguru mekaguen / baina dastatu gutxi / egingo zenuen

kopla txikiak, etekin handiak

Franziskano — 2008/04/15 15:04
Garagardo asko / prezio bakarra / hori da guri / jotzea adarra

denok biluztuko bagiña...

Spencer Tunick — 2008/04/15 15:18
Hegialdeko jai batzordea / jaietan_helburua / zertan gastatu oteko zuten / argazkilariek_dirua

prezioa jeitsita ere, dirua egin daitekela...

xapoto — 2008/04/15 18:20
Jaiaren helburua / Berez da zintzoa / Hori lor daiteke_re / Leunduz prezioa

garagardo festa, bertso saiorik gabe??

julenagi — 2008/04/15 20:17
garagardo entzunda/ zenbat bertsolari/ edari majikoa/ jo! zenbat mirari/ bainan hasi gaitezen/ gu kontu kontari/ propaganda eginez/ bertso eskolari/ bertsoak falta ziren/ hori nun nabari

prezioa

begibakarreko azeria — 2008/04/16 11:44
"san miguel -> 0,20 ml = 1,60€ " " 0,50 ml = 4 € "

ordun txikitoaren ardoak??

xapoto — 2008/04/16 12:40
franziskaner -> 0,5 ml = 3 € (tabernan) Garagardo festan garagardoa kañerotik ateratzen dute, kupeletik, hortaz, "a granel", ez botilatik... Kañerotik beti da merkeago.. Edo izan beharko luke...

tabernetan

begibakarrekoazeria — 2008/04/16 13:11
Garagardo jaira prezioak direla eta ez bazinen jun, tabernetan agertuko zara? edo tabernak gehien kontsumitzen dena prezioz igotzen badute gutxiago edaten dena (Franziskaner?) edatera pasako zara? edo raveak montatu beharko ditugu plazazpiko OTA aparkalekuan. Gogoratu hegialdeko jaietako txoznan tragoen prezioa tabernako berdinak direla, eta zerbitzua okerragoa.Legazpiko jaietan plastikozko baso kontaminatzailea (zerbitzu okerragoa) erabilita berdina kobratzen digute. Arrazoia daukazu garagardo jaiko prezioekin baina ez tabernako leihotik antolatzaileak seinalatzearekin.

etxeko leihotik

begigabekoazeria — 2008/04/16 15:17
Sanmigelaren konparazioa ederra motel! Botilla ta kañeroa desberdinduko dituzu ezta? Edo botelloietara zuritera ta jeneradorea eramaten dituzu zuk? Grazia iten zidan garagardo baten jartzen zuela "fermentacion en botella" geografian txarra naiz ta akaso herrin bat izango da botella hori. Hemen edaria juzgatzen ari da baña janarena... Udaletxek permisok eman, seguroak ordaindu... egiteaz aparte minimo batzuk bermatu beharko lituzke. Modua ez zait gustatu ere baña ea ondo joan zaien hegialdeko jai batzordekoei.

exaktamente begibakarrekoazeria!!! asmatu dezu!!

xapoto — 2008/04/16 16:34
Tabernako lehiotik antolatu diren garagardo jaietara seinalatzen dut, bai, azkena hegialdekoek antolatzea suertatu da, eta asuntoa ez da beraiek direlako, ez, asuntoa da nolatan jarri daiteken garagardo festa batetan tabernen prezioa gainditzen duen prezioa... Horrekin noski ez detela esaten tabernen prezioak altuak ez direnik edo jaietako zerbitzua ona denik, ez noski!!! Baina horrek egiten du ulergaitzagoa frontoian prezio horiek jartzea... Tabernetan botiletan saltzen den garagardoak irabaziak uzten baditu tabernetan ordaindu beharreko gastu guztiak kontutan izanda, (soldatak, zergak..etabar), eta jakinda kañeroko garagardoa merkeagoa dela, zerk justifikatzen du irabazi asmorik gabeko elkarte batek tabernen prezioak gainditzea?

snobismoa

begbakarrekoazeria — 2008/04/16 17:02
bai berizten ditut, eta lata eta botilako coca-colak ere. Ustezko inportaziokoak diren garagardo hauen sorterrientan botila gutxi erabiltzen da, cubanoak 7 urteko ron bati coca-cola botatzean esango zizuten berdina esaten dizute supermerkatu garagordoari buruz. Tabernetako irabazi zeinetzako diren ikusita eta frontoikoak ikusita ez naiz damutzen hegialdeko jai batzordearen kontsumitzaile izanagaitik.

Snob? Gauzak nahasten ari zara

xapoto — 2008/04/16 17:56
Hemendikan edaten diren ia garagardo denak esan daiteke fabrika berberekoak direla... Hemen ez dago labeldun garagardorik, ez kañeroan ez botilan, hori ez da diskusioa motel, eta irabaziak norentzat diren ere ez gaude diskutitzen... Ezetz..... Esaten saiatzen ari naizena da prezio baxuagoan ere dirua irabazi daitekela, garagardo festak irabazi ederrak eman izan dituelako. Iazko saninaziotako edo legazpiko jaietako txoznetako prezioak gogoratzen??? Horretaz ari naiz besterik gabe, ez kalitatea, ez beste ezer... Zingizangok garagardo festa antolatzearen ardura hartuko balu, prezioen inguruan zein erabaki hartuko zenukete?

arrozaia dezu

begibakarrekoazeria — 2008/04/17 09:05
Arrazoi dezu eztabaidaren funtsa ez zen kalitatea edo kantitatea,irabazia baizik.Barkatu desbideratzeagaitik.

Garagardo festa!

Gu — 2008/04/19 01:20
Epa! Zuen elkarrizketa irakurtzen egon ondoren, niri ere erantzuteko gogoa sartu zait.Hasteko esan, gauzak kanpotik ikusten direnean oso erraza dela kritikatzea baina bertan lan egitera gonbidatuko nizueke. Hau guztia aurrera eramateko , lan asko egin behar izandu dugu, bakoitzaren lanorduetatik kanpo. Guzti hau ez da antolatzaileon poltsikoetarako izango,baizik eta Legazpiko herriarentzat eta zuentzat, noski. Garagardoen prezioei dagokionez,sentitzen dugu zuen gustokoa ez izatea baña gastuei aurre egiteko egokiena iruditu zaigu. Azken garagardo festarekin alderatuz,garagardoaren prezioa 0,50 zentimo igo da. Nere ustetan, astebukaerero dexente gehio gastatzen degu garestiagoak irtetzen diren garagardoak edaten ( lehengo adibidea: Sanmi 0,2ml 1,60€ 0,5 4€); botilakoak izanda ere ez dira inportaziokoak eta beraz merkegoak dira. Gogoratu gastatu dezuen dirua zuentzako dela!!!!!!!!!!!!!!!! BESTALDE ESKERRAK EMAN ETORRI ZARETEN GUZTIOI, ZUEN LAGUNTZAREKIN HEGIALDEKO JAI TXUKUN BATZUK ANTOLATZEN SAIATUKO BAIKARA!!

erre ke erre....

xapoto — 2008/04/22 15:49
Haserako zure hitzak oso ondo, hori dena saninazioko jaiei edo legazpiko jaietako txoznei aplikatu diezaiekegu eta egoera berberean aurkituko gara, berdin berdinean, beraz hori herri honetan ez da berria, nire ustez. Baina, aldiberean, horrek irabazien helburua beste edozein helburu baino "zilegiagoa" bihurtzen duela uste dut, (besteak zilegiak ez direnik ez diot, eh), jai batzuen antolaketa bideragarri egiteko garagardo festa bat antolatzea ez dut uste inork kritikatu dezakeenik. Beste asunto bat da hori nola egiten den, besterik gabe, ez dago beste diskusiorik edo pegarik, baina gertatzen dena da aurretik antolatu diren garagardo jaietaz gogoratzen garela, eta prezioaz.. eta nola ez, irabazietaz.. Eta noski irabaziak egon behar direla, dudarik ez, baina irabaziak aurrekoetan zenbatekoak izango ziren, antolaketako kide bati kantitatea ez aitortzeko moduko lotsa sortarazteko? Hortik dator prezioen inguruko eztabaidarena... Dirua irabazi behar da, noski, baina zenbat? Helburu guztiek dirua modu berberean irabaztera behartu behar dute? Ahalik eta diru gehiena atera behar da? Hori da nire galdera.

Kritika konstruktiboa

Josef Koudelka — 2008/04/22 22:13
Nire iritziz kanpotik datozen kritika hauek ez dute inongo laguntzarik egiten, era desinteresatu batetan lanean aritu ginen guztioi. Jende asko izan ginen garagardo festa hau antolatzeko lanean, gure auzoko jaiak gal ez daitezen beharrezkoa den dirua lortzeko asmoz. Errazegia iruditzen zait ordea ordenagailuaren aurrean eseri eta inplikatutako jendeari kaña sartzea. Gonbidatzen zaitut Xapoto beharrezkoa den dirua lortzeko era egokiago bat proposatzera eta aurrera eramaten laguntzera. Gure intentzioa ez da inondik inora aberastea beraz, prezioekin ados ez bazaude, ez joan baina ez kritikatu (proposamen egokiagorik ez baduzu behintzat), lortuko duzun bakarra delako jendea erretzea, ekintzak antolatzen dituzten jendeari gogoa kentzea.

uste det nahastu egiten zaretela

xapoto — 2008/04/22 23:23
Beraz, ezin da bertan parte hartzen ez dezun ezerren inguruan komentariorik egin? Jendeari kaña eman? Ederra erantzuna aizu! Ikatzak baino lehen (denbora dexente lehenago), herriko ze taldek eskatu zuen garagardo festa egitea herri honetan.. Eta nori, nola eta zergatik ukatu zitzaion? Hori ez dakizu ala? Zu izan zinen hura antolatu nahian? Zuk kritikatu zenuen udaletxeak egin zuen hura? Edo zuri bost axola? Nik inori ez diot ukatu sekula ere nik parte hartu dudan zeozerren inguruko kritika egitea... Zuk bai ordea, zergatik? Eta zergatik ez dezute adibidez, herriko jaietan txoznarik antolatu? Edo dauden txoznetan txandarik hartu? Aurten bi elkarte daude soilik txoznetan.... Aukera ona litzateke ez? Edo.. Aurten, saninazioko jaiak antolatu ditzakezue, badirudielako aurten ez dela saniko jairik egongo... Ni hor bai nagoela prest zeozertan laguntzeko, beste zenbaitzutan bezala. Animatzen zarete?

ez da konstruktiboa?

yaka — 2008/04/23 11:48
Aspaldi zingizango bisitatu gabe (musika botoak kenduta) eta jendeak iritziak emateko dela ulertu duela ikusteak poza sortu dit :).Hori bai Hau erria Hau ez da eguneratu, :P, :( Garagardo festa bere historian zehar polemikoa izan da, lehenengo urtean Iraetak eta JRk gaztetxeari antolatzen ez utzi eta ikatzari antolatzeko eskatu ziotelako, bigarren urtean irabaziak ez genekielako zertarako erabiltzen ziren, entzun dudanez sorgintxuloko 10 urtemugan ez zuten proiektorea utzi “son rumores” .Eta oraingoan prezioarekin gogaberak. Nik argi daukat garagardo festak Legazpin beste zenbait ekintzak lortzen ez dutena lortzen duela, gazte eta edadetuak elkarrekin eta modu berean entretenitzea, beraz gure herria ezagututa ekintza positibotzat hartzen det Nik argi daukat antolakuntzan egon ezkero beste era batera antolatuko nukeela baina antolakuntzan ez nagonez antolakuntza zoriontzea besterik ez daukat. Eta bukatzeko Xapotorena ez bada kritika konstruktiboa, zer da ba?

Ahalik eta diru gehiena atera behar da?

Patxin — 2008/04/24 16:12
Zuk galdetu bezala xapoto, "Ahalik eta diru gehiena atera behar da?", horrelako ekintza bat antolatzen denean,beste helburu askoren artean dirua ateratzea da, ez?asko edo gutxi,baina dirua ateratzea.Prezioak prezio, bakoitzak ikusten du zer egin, bertara gerturatu....egia esan ez da erraza pertsona guztiekin asmatzea eta begibistakoa da bai zure gustokoa ez dela izan behintza, baina alperrik da kakari buelta gehiago ematea, zeren azkenean usaia ateratzen baitu. Bestalde aipatu duzu prest egongo zinela Saninaziotako jaietan laguntzeko, nola laguntzeko????lagundu ez, hasi antolatzen, gauzak ez dira hain erraxak eta laguntza baino pixka bat gehiago eskatzen dute jai batzuk antolatzeak.Animo!!!

Patxinentzako, Josef, gu.....

xapoto — 2008/04/24 17:30
Ez dakit norekin ari naizen hemen tertulian, gutxinez nor zeaten esan eta horrela gutxinez jakingo det besteoi horrelako tonuan (batek gutxinez) ezerre exijitzeko posizio "moralean" zaudeten tertuliakideak zaretela... Por ke herri puta hontan zeozer antolatzen "lagundu" duen jende asko ez dago eta ziur ezagutzen geala baten baten topatu gealako. Hoixe ba, eskertuko nuke benetako izenenbat jartzea eta hori ezezik galdera horri erantzutea, horrela gauza asko argi geratuko liratekelako. Portzierto, anonimotasunak sortzen duen gauzak nahi diren moduan esateko askatasun horrek sortzen du tertulia batean usai txarra... Tertuliatxo honekin aurrera jarraitu nahi ezkero badakizue zer egin.

"ignorantzia" handia!!!

Iosu — 2008/04/24 23:29
Badirudi garagardo festak zurrumurru handia sortu duela. Hau herria Hau! Ez dau beste ezer garrantzitsuagorik herri puta hontan kritikatzeko? Kritika konstruktiboak (niretzako hau destruktiboa izan da) ondo iruditzen zaizkit baina beste era baten. Zuk nahi izan dezu, Xapoto, jendeak foro hontan aurpegia ematea, eta ez anonimotasunean ibiltzea, baina zuk ere berdina egin dezu gauzak aurpegira esan gabe. Kritikak aurrez aurre egiten dira, beste batzuk egin dizkiguten bezala ta ez holako foro baten. Bestalde, irabazi handiak,....jejejeje, ez daukezu puta idearik ere; zer dirutza pentsatzen dezu atera deula ba??horregaitik ignorantzia oso ausarta da. Badakizu zer? Beti igual zabiltzela, kaka nahasten, batzutan nahiko txukun ta arrazoiakin, baino oraingo hontan hanka sartu dezu barruraino. Gezurra dirudi, garagardoa orain del 3 urte baino 50 xentimo garestiago jartzeagatik, horrelako iskanbila sortzea. Zer uste dezu guri jeneroa ez digutela garestitu hala? Nun bizi zea zu? Hontaz aparte, ez zen ideia txarra Legazpiko jaietan txozna jartzearena, baina bestalde esan dituzun tontakeri guzti horiek, guk San Inazioko jaiak antolatzeaz,...ez dute zentzurik. Animo ta Saninaziok antolatu itzazu, ematen bait du zuk dena oso ondo egiten dezula. Ondo pasa jaiak ta gutxi gastatu!!!!

Honbreeee!!! Azkenean!!!

xapoto — 2008/04/25 01:32
Orain une honetan nor zaren ez dakidan arren, eskertzen da ezagutu daiteken batek gauzak argi esatea... Bien, aurrena, nire izena hasieratik erabilita bertso eskolaren blogean bertso bati bertso batez erantzuten diot, eta anonimoki nabil, zuei zuzenean zuzendu ez natzaizuelako, zertarako? Blogeko jendearekin ari naiz... Dagokion lekuan, ez al da ba ere blog honetan udaletxeko ez dakit nork egindako deklarazio batzuen kritika egin? Zergatik esan beharko nizueke nik zuei zeozer? Baina zuk zer uste duzu zarela? Nik nahi dudana non eta nola esan behar dudan agindu behar didana? Baita zera ere!!! Eta ignorantziarena, irabaziena... Prezioarena... Egidazu zuk prezioak kontrolatzen dituzula igoera zenbatekoa den, benga, kontu erraza da egiteko, 50 zentimok zenbateko portzentaieko igoera suposatzen dute? Baino ez dala bakarrik prezioena joder, zergatik konparatzen da tabernen prezioarekin garagardo festako prezioa? Zuek erabiltzen dezuten lokala, denok ordaintzen dugulako, zuek ez dezutelako zergarik ordaindu behar, ez eta soldatarik, hau da, hostalaritzako negozio pribatuek dituzten hainbat gastuetatik libre zaudete, jabego publikokoa den ondasun batetaz baliatzen zaretelako... Etzeate horretan pentsatzera gelditu? Negozio pribatuek ez dituzten abantailak dituzue garagardo festa antolatzeko, eta hala ere negozio pribatuen parametrotan neurtzen dituzue gauzak? Hori tranpa da, eta hori da hemen sakonean dagoen gaia. Zer diozu hortaz? Eta bai, txoznarena esan dizut, zeozergatik, 2 talde baino ez daudelako hori antolatzeko, aukera ederra dago, benetan, hor ere dirua irabazi daitekela eh... Eta saninaziokoa ez dezu ulertu? Aiba... Ez duela zentzurik? Nork antolatu zituen iaz ba saninazioak? Saninazioko jendeak ala? Nork antolatuko ditu aurten? Garagardo festaz aparte, beste zeozer antolatzeko aukera emango lizueke horrek, gainera garagardo festako irabaziak ez badira espero bezalakoak izan.. Laguntza moduan de puta madre egon daiteke... Zergatik ez? Baina arazo bat egon daiteke... Joan gazte asanbladako forora, eta legazpiko jaietarako jarri dituzten prezioak ikusi.... Edo saninazioakoak iaz... Eta irabaziak 6 taldeentzako ziren.. Hor dago diferentzia, ez dakit ez dezuten ikusi nahi edo horretaz paso egin nahi dezuten, baina askorentzako helburu on batetarako dirua lortzeak ez du dena erabat zilegia egiten, ze aurretik esan deten bezala, kasu honetan antolatzailea denok ordaintzen dugun azpiegitura publiko batetaz baliatzen da, baino hala ere negozio pribatu bateko parametro hutsekin funtzionatzen du... Horretaz hitzegin behar da... Beste dena, rollo puta da, ah eta aizu Iosu, nik nahi dudana kritikatu dezaket, nere bizitza osoan egin deten bezela, eta ez esan niri zer antolatu behar dudan edo zer ez, ze agian gogoratu beharko zenuke zer gertatu zen herri honetan garagardo festa antolatzeko egon zen lehen eskariarekin... Edo herri honetan txoznak jar ez zitezen Juanrrak egiten zituen putadekin, ("Biba el alkalde" ezaguna egiten zaizu?), udaletxeko jai batzordean antolatzen ziren diskusioekin, edo futbol taldea sor ez zedin udaletxeak eta zenbait kirol taldek hartu nahi zituzten erabakiekin, Gogoratzen? Ba agian orduko egunkarirenbat edo gaztetxeko argazki bildumarenbat begiratzea ondo etorriko litzaizuke... Ea nik gauzak aurpegira esaten ditudan edo ez... Nahi dezunean 3 eurotan dagoen franziskaner bat erdibana edatera gonbidatzen zaitut, eta lasaiago hitzegiten deu.. Eta ez da koña eh! (saninaziokoa ezta!)

JODER!!!

begibakarrekoazeria — 2008/04/25 13:13
Badirudi ez naizela eztabaida desbideratzen duen bakarra.Noski eman daitekela iritzia (kritikatu Iosurentzat)gauza gehiagori buruz herri puta hotan, baina horrek ez du kentzen honetaz hitzegiteko aukera.Nahi dezuena esan edo egin mientras a mi no me toke, no te jode! Jaka nik ere Hau Herria Hau eguneratzearen zain nago. Animo Josema!

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.

Legazpiko Bertso Olariak

Azken erantzunak
hegialdeko jaien programa hegialdeko jai batzordea, 2008/06/11
hegialdeko jaien programa hegialdeko jai batzordea, 2008/06/11
programa non? nineu, 2008/06/09
JODER!!! begibakarrekoazeria, 2008/04/25
Azken sarrerak
Futbol 7ri 2008/07/14
Entzierroei 2008/07/07
Etiketa lainoa
Euskara Jaiak KULTURA Kirola bertsolaritza