LBO
Garagardo festa
Asteburu hontan jendeak burua zeharo galdu du, garagardo jaiagatik... horregatik gai honi heldu diot
Asteburu honetan
Zer zaigu pasatu?
Garagardo jaia zen,
Ezin ahaztu
Nahiz ta gure burua
Degun akabatu
Hainbeste zeuden eta
Zein aukeratu?
Zerbezaz gozatu
Ta hura bukatu
Ta beste bat hartu
Gaua ezin amaitu
Banan banan guztiak
Ondo dastatu
Doinua: Betroiarena
Julen Agirreburualde
tabernan merkeago? nolatan?
Ez gera agertu
Naiz eta zerbeza
askotxo gustatu
Jai batzordekoek
dute antolatu
“granel”eko zerbezen
zuriterak gertu
Basoa pagatu
Kartera xahutu
Zelako pekatu
Tabernen salneurriak
Goitikan gainditu???
kopla txikian
kopla txikiak, etekin handiak
denok biluztuko bagiña...
prezioa jeitsita ere, dirua egin daitekela...
garagardo festa, bertso saiorik gabe??
prezioa
" 0,50 ml = 4 € "
ordun txikitoaren ardoak??
Garagardo festan garagardoa kañerotik ateratzen dute, kupeletik, hortaz, "a granel", ez botilatik...
Kañerotik beti da merkeago.. Edo izan beharko luke...
tabernetan
edo tabernak gehien kontsumitzen dena prezioz igotzen badute gutxiago edaten dena (Franziskaner?) edatera pasako zara? edo raveak montatu beharko ditugu plazazpiko OTA aparkalekuan. Gogoratu hegialdeko jaietako txoznan tragoen prezioa tabernako berdinak direla, eta zerbitzua okerragoa.Legazpiko jaietan plastikozko baso kontaminatzailea (zerbitzu okerragoa) erabilita berdina kobratzen digute. Arrazoia daukazu garagardo jaiko prezioekin baina ez tabernako leihotik antolatzaileak seinalatzearekin.
etxeko leihotik
exaktamente begibakarrekoazeria!!! asmatu dezu!!
Tabernetan botiletan saltzen den garagardoak irabaziak uzten baditu tabernetan ordaindu beharreko gastu guztiak kontutan izanda, (soldatak, zergak..etabar),
eta jakinda kañeroko garagardoa merkeagoa dela, zerk justifikatzen du irabazi asmorik gabeko elkarte batek tabernen prezioak gainditzea?
snobismoa
Tabernetako irabazi zeinetzako diren ikusita eta frontoikoak ikusita ez naiz damutzen hegialdeko jai batzordearen kontsumitzaile izanagaitik.
Snob? Gauzak nahasten ari zara
Zingizangok garagardo festa antolatzearen ardura hartuko balu, prezioen inguruan zein erabaki hartuko zenukete?
arrozaia dezu
Garagardo festa!
Gogoratu gastatu dezuen dirua zuentzako dela!!!!!!!!!!!!!!!!
BESTALDE ESKERRAK EMAN ETORRI ZARETEN GUZTIOI, ZUEN LAGUNTZAREKIN HEGIALDEKO JAI TXUKUN BATZUK ANTOLATZEN SAIATUKO BAIKARA!!
erre ke erre....
Baina, aldiberean, horrek irabazien helburua beste edozein helburu baino "zilegiagoa" bihurtzen duela uste dut, (besteak zilegiak ez direnik ez diot, eh), jai batzuen antolaketa bideragarri egiteko garagardo festa bat antolatzea ez dut uste inork kritikatu dezakeenik.
Beste asunto bat da hori nola egiten den, besterik gabe, ez dago beste diskusiorik edo pegarik, baina gertatzen dena da aurretik antolatu diren garagardo jaietaz gogoratzen garela, eta prezioaz.. eta nola ez, irabazietaz..
Eta noski irabaziak egon behar direla, dudarik ez, baina irabaziak aurrekoetan zenbatekoak izango ziren, antolaketako kide bati kantitatea ez aitortzeko moduko lotsa sortarazteko? Hortik dator prezioen inguruko eztabaidarena... Dirua irabazi behar da, noski, baina zenbat? Helburu guztiek dirua modu berberean irabaztera behartu behar dute?
Ahalik eta diru gehiena atera behar da?
Hori da nire galdera.
Kritika konstruktiboa
uste det nahastu egiten zaretela
Hori ez dakizu ala? Zu izan zinen hura antolatu nahian? Zuk kritikatu zenuen udaletxeak egin zuen hura? Edo zuri bost axola?
Nik inori ez diot ukatu sekula ere nik parte hartu dudan zeozerren inguruko kritika egitea... Zuk bai ordea, zergatik?
Eta zergatik ez dezute adibidez, herriko jaietan txoznarik antolatu? Edo dauden txoznetan txandarik hartu? Aurten bi elkarte daude soilik txoznetan.... Aukera ona litzateke ez?
Edo.. Aurten, saninazioko jaiak antolatu ditzakezue, badirudielako aurten ez dela saniko jairik egongo... Ni hor bai nagoela prest zeozertan laguntzeko, beste zenbaitzutan bezala. Animatzen zarete?
ez da konstruktiboa?
Garagardo festa bere historian zehar polemikoa izan da, lehenengo urtean Iraetak eta JRk gaztetxeari antolatzen ez utzi eta ikatzari antolatzeko eskatu ziotelako, bigarren urtean irabaziak ez genekielako zertarako erabiltzen ziren, entzun dudanez sorgintxuloko 10 urtemugan ez zuten proiektorea utzi “son rumores” .Eta oraingoan prezioarekin gogaberak. Nik argi daukat garagardo festak Legazpin beste zenbait ekintzak lortzen ez dutena lortzen duela, gazte eta edadetuak elkarrekin eta modu berean entretenitzea, beraz gure herria ezagututa ekintza positibotzat hartzen det Nik argi daukat antolakuntzan egon ezkero beste era batera antolatuko nukeela baina antolakuntzan ez nagonez antolakuntza zoriontzea besterik ez daukat. Eta bukatzeko Xapotorena ez bada kritika konstruktiboa, zer da ba?
Ahalik eta diru gehiena atera behar da?
Bestalde aipatu duzu prest egongo zinela Saninaziotako jaietan laguntzeko, nola laguntzeko????lagundu ez, hasi antolatzen, gauzak ez dira hain erraxak eta laguntza baino pixka bat gehiago eskatzen dute jai batzuk antolatzeak.Animo!!!
Patxinentzako, Josef, gu.....
Hoixe ba, eskertuko nuke benetako izenenbat jartzea eta hori ezezik galdera horri erantzutea, horrela gauza asko argi geratuko liratekelako.
Portzierto, anonimotasunak sortzen duen gauzak nahi diren moduan esateko askatasun horrek sortzen du tertulia batean usai txarra...
Tertuliatxo honekin aurrera jarraitu nahi ezkero badakizue zer egin.
"ignorantzia" handia!!!
Honbreeee!!! Azkenean!!!
Eta ignorantziarena, irabaziena... Prezioarena... Egidazu zuk prezioak kontrolatzen dituzula igoera zenbatekoa den, benga, kontu erraza da egiteko, 50 zentimok zenbateko portzentaieko igoera suposatzen dute?
Baino ez dala bakarrik prezioena joder, zergatik konparatzen da tabernen prezioarekin garagardo festako prezioa? Zuek erabiltzen dezuten lokala, denok ordaintzen dugulako, zuek ez dezutelako zergarik ordaindu behar, ez eta soldatarik, hau da, hostalaritzako negozio pribatuek dituzten hainbat gastuetatik libre zaudete, jabego publikokoa den ondasun batetaz baliatzen zaretelako... Etzeate horretan pentsatzera gelditu? Negozio pribatuek ez dituzten abantailak dituzue garagardo festa antolatzeko, eta hala ere negozio pribatuen parametrotan neurtzen dituzue gauzak? Hori tranpa da, eta hori da hemen sakonean dagoen gaia. Zer diozu hortaz?
Eta bai, txoznarena esan dizut, zeozergatik, 2 talde baino ez daudelako hori antolatzeko, aukera ederra dago, benetan, hor ere dirua irabazi daitekela eh... Eta saninaziokoa ez dezu ulertu? Aiba... Ez duela zentzurik? Nork antolatu zituen iaz ba saninazioak? Saninazioko jendeak ala? Nork antolatuko ditu aurten? Garagardo festaz aparte, beste zeozer antolatzeko aukera emango lizueke horrek, gainera garagardo festako irabaziak ez badira espero bezalakoak izan.. Laguntza moduan de puta madre egon daiteke... Zergatik ez?
Baina arazo bat egon daiteke... Joan gazte asanbladako forora, eta legazpiko jaietarako jarri dituzten prezioak ikusi.... Edo saninazioakoak iaz... Eta irabaziak 6 taldeentzako ziren.. Hor dago diferentzia, ez dakit ez dezuten ikusi nahi edo horretaz paso egin nahi dezuten, baina askorentzako helburu on batetarako dirua lortzeak ez du dena erabat zilegia egiten, ze aurretik esan deten bezala, kasu honetan antolatzailea denok ordaintzen dugun azpiegitura publiko batetaz baliatzen da, baino hala ere negozio pribatu bateko parametro hutsekin funtzionatzen du...
Horretaz hitzegin behar da... Beste dena, rollo puta da, ah eta aizu Iosu, nik nahi dudana kritikatu dezaket, nere bizitza osoan egin deten bezela, eta ez esan niri zer antolatu behar dudan edo zer ez, ze agian gogoratu beharko zenuke zer gertatu zen herri honetan garagardo festa antolatzeko egon zen lehen eskariarekin... Edo herri honetan txoznak jar ez zitezen Juanrrak egiten zituen putadekin, ("Biba el alkalde" ezaguna egiten zaizu?), udaletxeko jai batzordean antolatzen ziren diskusioekin, edo futbol taldea sor ez zedin udaletxeak eta zenbait kirol taldek hartu nahi zituzten erabakiekin, Gogoratzen? Ba agian orduko egunkarirenbat edo gaztetxeko argazki bildumarenbat begiratzea ondo etorriko litzaizuke... Ea nik gauzak aurpegira esaten ditudan edo ez... Nahi dezunean 3 eurotan dagoen franziskaner bat erdibana edatera gonbidatzen zaitut, eta lasaiago hitzegiten deu.. Eta ez da koña eh! (saninaziokoa ezta!)
JODER!!!