Hemen zaude: Hasiera Blogak LBO Artxiboa 2008 Apirila

Artxiboa Apirila 2008

Maiatza iritxi da....

Apirira joan zaigu bere zaparradekin, baina hilabete berri bat daukagu pauso txiki batera, eta aurrean daukaguna berezia da benetan legazpiarrontzat.


Txirrindulari froga  

animali_artean

Sua eta garra ere

Egunen batean

Danbor hotsa_izango da

Gure kaleetan

Goñi-ren itzulera

Ur Beltz zikinetan 

Santikutzak daudela

Iada gure_aurrean


 

 

Doinua: Espainian behera

Aitor Irastorza


 

 


 

 

 

 

ONDO PASA LEGAZPIKO JAIAK!!!!

Aitor Irastorza 2008/04/29

ZingiZangoren ikus-entzunezkoa

ZingiZangoren komunikazio kanpainaren barruan ikus-entzunezko bat ari dira prestatzen. Ikus-entzunezko horretan Legazpiko euskaltzaleen lekukotzak agertuko dira. Joan den astelehenean egin ziren elkarrizketa gehienak. Tartean, Nekane Gonzalezek hitz egin zuen eta esperientzia horri buruzko bertsoa egin du.

 

ZingiZangoren bideoak dauka

euskalgintza ardatz, buru.

Zer izan ginen, nor garen eta

zein jarri dugun helburu.

Gure izerdiak egitekotan

euskaraz e(g)ingo luke ulu.

Norbaitek entzungo ote duen

nahiz ta ez gauden seguru.

Gure hizkuntza geurea izan dadin

zenbat borroka ta gudu.

Legazpi euskaldun izatea

inoiz lortuko al dugu? (Bis)

 

Doinua: Mendian lahar artean

asier iriondo 2008/04/21

Garagardo festa

Asteburu hontan jendeak burua zeharo galdu du, garagardo jaiagatik... horregatik gai honi heldu diot


Asteburu honetan
Zer zaigu pasatu?
Garagardo jaia zen,
Ezin ahaztu
Nahiz ta gure burua
Degun akabatu
Hainbeste zeuden eta
Zein aukeratu?
Zerbezaz gozatu
Ta hura bukatu
Ta beste bat hartu
Gaua ezin amaitu
Banan banan guztiak
Ondo dastatu

 

 

Doinua: Betroiarena

Julen Agirreburualde

Aitor Irastorza 2008/04/14

Euskal Tourra

2008. urtean Euskal Herriko 48. Txirindulari itzulia Legazpin hasi da. Aurtengoarekin laugarren aldia da gure herrira datorrena. Hori horrela izanik Ibonek bertso eder hau idatzi digu.


Euskal Herriko "tour"-a zela ta
ezin gendun egin kale
Legazpin bertan elkartu ziren
hainbat bizikleta zale
giro ederra, kirolzalea
Gora-behera, kalez kale
Nahiz eta jaso azken aldian
berritxarren hainbat ale
behingoagatik irten dadila
ziklismoa irabazle

 

 

Neurria: Hamarreko haundia

Ibon Sotil

Aitor Irastorza 2008/04/09

Legazpiko Bertso Olariak

Azken erantzunak
Utzi kotxea etxean zabaletik, 2008/11/28
bai baina jb, 2008/10/23
hegialdeko jaien programa hegialdeko jai batzordea, 2008/06/11
hegialdeko jaien programa hegialdeko jai batzordea, 2008/06/11
Azken sarrerak
Trafikoari 2008/11/24
Behobiari 2008/11/03
Etiketa lainoa
Euskara Jaiak KULTURA Kirola bertsolaritza