Artxiboa Martxoa 2008
Lau surfer, surfer, suuuurfeeer
Datorren larunbatean Martxoan Bertsoaren ekitaldietan bertso musikatuak eskainiko dira Urretxuko Gaztelekun. Tartean, Asier Iriondo legazpiarrak bertso hauek kantatuko ditu Fernando Z. Maldonadoren "Volver, Volver" doinuan.
SURFER, SURFER
Rubio muskulatuak
bostak hain-hain-hain altuak, ta eder
inbidiak jo ninduen
ta utzi ahalik minduen, ai joder!
Surf tauletan mantekila
krimen perfektuen bila, eta zer?
ez naiz horretaz damu
berriz egingo banu
dena litzake plazer
Lau surfer, surfer, suuuuurfeeeeeer
gertatu ziren hilik
bosgarrena bizirik
zerbait oker, zerbait oker
beti zerbait, oker, oker
Surf tauletan mantekila
krimen perfektuen bila, eta zer?
ez naiz horretaz damu
berriz egingo banu
dena litzake plazer
Lau surfer, surfer, suuuuurfeeeeeer
gertatu ziren hilik
bosgarrena bizirik
zerbait oker, zerbait oker
beti zerbait, oker, oker
Aste Santuaz
Joseba Barandiaranek Aste Santuari buruzko bertsoa egin digu. Konfesioko sekretua hautsiko dugu baina bukaera Egañari lapurtu diola aitortu digu.
zuen loriaren
jabe,
egun oraindik badu
pisua
ta euskaldun asko
alde.
Nahiz ta pekatuz bete
zerrenda
txiki, kapital nahiz
grabe,
opor garaian akaso
lagun
kontseilu premian
zaude:
Aste Santuan izan
zintzoak
baina txintxo izan gabe
Doinua: Aita Izena
Egilea: Joseba Barandiaran
Legazpi garaile....
Bukatu da aurtego legazpiarren ibilbidea Zumarra-Urretxuko bertso eskolak antolatzen duten Martxoan Bertsoa txapelketan.
Aurten ez da Legazpiko talderik sailkatu larunbat hontan Urretxuko Gaztelekun jokatuko den bertso finalerako, baina horrek ez digu ajola, jakin badakigulako, edo susmo hori daukagu behintzat, ez zutela gu finalean sartzerik nahi eta ahal zuten guztia egin dute horretarako, epaileak.....
Gu arro gaude gure saioaz eta gure lanaz eta zaleek erakutsi zuten portaeraz, Arrano taberna jendez gainezka ikusteak herriko hiru talde amateur bertsotan ari direla ez du preziorik. Datorren urtean jende gehiago animatzen bada Legazpiko txapelketa egin genezake, ez daukagu zertan Urretxura joan.
Pasa da asteburuko
Bertsoaren erresaka
Ostiralean hasi zen
Gure lenengo etapa
Agian aritu ginen
Larri, urduri, presaka
Ideiak poliki eta
Errimak berriz kostata
Oholtzaren alde gogorra
Azalean genun dasta
Baina zaleak han zeuden
Txaloka eta ufaka
Gustoko ibilbidean
Ez dagolako aldapa
Legazpirena izan zen
Ostiraleko arrakasta
Habanera doinuan