Artxiboa Otsaila 2008
Martxoan Bertsoari bertsoa
Martxoan Bertsoako bertso txapelketa asteburuan hasi da. Legazpiarrek Arranon kantatuko dute martxoaren 7an. Hori gaitzat hartuta bertso polit hau osatu du Nekane Gonzalezek.
Bertso errima eta doinuak,
zeru ertzeko distira.
Hiru herriak jarri zaizkigu
martxo hotzari begira.
Urduritasuna ta beldurra
puntuen jira ta bira.
Nahiz ta ikasia dudan aspaldi
parte hartzea aski da.
Nola edo hala etor dadila
txapel beltza Legazpira.
Doinua: Aita izena
Egilea: Nekane Gonzalez
Zuhaitz egunari
Julen Agirreburualdek zuhaitz eguna eta natura hartu ditu gaitzat hiru bertsootan. Sei puntuko neurria erabili du lan horretarako. Bertso bikainak benetan. Jose Luis Ugartek ateratako argazkia gehitu nahi izan die bertsoei.
Bertso berriak jartzeko orduan
Zer etorriko burura
Oroitzapenak abiatuaz
Lakiolatik zerura
Gaur obretan ikusten degu
Lehen hain polit zen hura
Berriro ere polit uzteaz
Guk daukagu ardura
Zuhaitz egunak alda ditzadan
Mendi ororen itxura
Berriro ere lehengo modura
Jantzi dezagun natura
Lehen txorien habi zen hura
Gaur autopista dirudi
Ezabatuaz nire burutik
Hainbat amets ta irudi
Landa ditzagun urkiak eta
Sortu milaka pagadi
Berriro ere bizia emanez
Triste dagon naturari
Zuhaitza bana oparituaz
Legazpiko mendiari
Oihu eginez utz diezaioten
Natura suntsitzeari
Nahiko larria dirudienez
Inguruko egoera
Atzoko egunez izan genuen
Hura hobetzeko aukera
Bainan egun bat ez da nahikoa
Jarraitu behar aurrera
Egun bakoitzan gure bizitzan
Sustraitxo bat landatzera
Hizkuntza bat adaska batetik
Dijoanez berpiztera
Etengabe landatu ditzagun
Zuhaitzak eta euskera
Julen Agirreburualde
Zertaz hitz egin
Gauza batzuk ezin ditugu esan, beste gauza batzuk, berriz, ez dituzte entzun nahi. Zertaz hitz egin daiteke orduan? Bertso esanguratsu honetan adierazpen askatasunaz gogoeta egiten du Nerea Elustondok modu bitxi baina alaian.
Nahiz eta gurean ez
Den falta trantzerik…
Ez bainuke nahi bloga
Politizatzerik….
Aurten izango ote
Dugu elurterik?
Doinua: Bertsuak jarri dizkat
Egilea: Nerea Elustondo
Euskaldunak epaitegietan
Azken aldian Madrilgo epaitegietan euskaldun asko ikusi ditugu. Hori dela eta, bertsoa egin du Asier Iriondok.
Epaitegiak bihurtu dira
euskaldunen teilatupe
zerbait litzake batzuek kezka
erakutsiko balute
negozioa muntatu zuten
orain hogeita hamar urte
ta mantentzeko edozer eta
edonor salduko dute
Doinua: Nere gogoa hegan dihoa