Hemen zaude: Hasiera Blogak LBO Artxiboa 2008 Urtarrila 16 Zaharrak berri.....
Dokumentu Akzioak

LBO

Zaharrak berri.....

LBO Legazpiko Bertso Olariak bertso eskolak gogor amaitu zuen 2007 urtea. Urte berria ere albiste gogorrekin hasi zaigu, eta zoritxarrez elkarlotuta daude.

 

Hegoaldetik iritxi zaigu 

Albiste hotz ta larria

Animo Kepa altxa burua 

Nahiz urrun den aberria

Etxean berriz beste lagunek 

Bero ta sutsu eztarria

Bertsoa arma hilgarria 

Zabaldu dute berria

Aldarte hori ezin da izan 

Herriaren oinarria

Pena sentitzen degu entzutean 

Danbor zaharren hots berria (Bis)

 

 

Doinua: Ligoi bizitza ez da izaten

Neurria: Neurri luzekoa


Aitor Irastorza

Aitor Irastorza 2008/01/16

bloga politizatzen????

asier — 2008/01/17 17:55
Asmo txarren bat bada
txarretan txarrena
zerbait antzeman dugu
bertsoan barrena
nork emanda daukazu
esan egi dena
Bloga politizatzen
hasteko baimena
seguru izan dela
alkatearena

aurrekoa gaizki argitaratu dit

Asier berriz — 2008/01/17 18:02
Estrofa noduan nahi nuen eta dena jarraian argitaratu dit. Ea oraingoan:

Asmo txarren bat bada
txarretan txarrena
zerbait antzeman dugu
bertsoan barrena
nork emanda daukazu
esan egi dena
Bloga politizatzen
hasteko baimena
seguru izan dela
alkatearena

Doinua: Batetikan korrozka

ez dut lortzen

Asier3 — 2008/01/17 18:04
Bi aldiz idazten saiatu naizena hamar lerrotan irakurtzekoa da baina jai dago. ZingiZango ze kristo??? aurrekoan ondo argitaratzen zuen!!

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.

Legazpiko Bertso Olariak

Azken erantzunak
Ihauteriak Canal+, 2012/02/16
Raxoi, Braga, Patxiku Guardia zib(il), 2012/02/16
Asmakizuna Julen, 2011/12/16
araudia? zabaletik, 2011/07/06
Piparen berpiztea Joseba Zabaleta, 2011/03/31
Azken sarrerak
Herrira 2012/05/21
Aste Santua 2012/04/09
Udaberria 2012/03/19
Etiketa lainoa
Euskara Jaiak KULTURA Kirola bertsolaritza