Artxiboa Urtarrila 2008
Atzo hura eta gaur hau...
2004ko abuztuan auto batek txirringan zihoan 17 urteko gaztea harrapatu eta hil egin zuen. Duela egun gutxi auto hartako gidariak salaketa jarri du hil zuen gaztearen gurasoen kontra kotxean sortu zizkion kalteengatik.
Iriondotar Enaitz umea
kotxe batek zuen hila,
haurra hiltzeko, Audi A8,
gai izan zen berebila.
Ta orain Haron gidari bizkor
hura “justizia” bila:
Enaitzen aita eta amari
eskatuaz diru pila
infernurikan bada txoferra
Joseba Barandiaran
Erreala primeran...
Legazpiarrak ere joaten direla atzerrira. Baina bihotzean daramaten gipuzkoar sentimandu hori galdu gabe eta nola ez beraien betirako amodioa ERREALA. Baina bueltan etxera itzulitakoan zer topatukoa ta...
Zaharrak berri.....
LBO Legazpiko Bertso Olariak bertso eskolak gogor amaitu zuen 2007 urtea. Urte berria ere albiste gogorrekin hasi zaigu, eta zoritxarrez elkarlotuta daude.
Hegoaldetik iritxi zaigu
Albiste hotz ta larria
Animo Kepa altxa burua
Nahiz urrun den aberria
Etxean berriz beste lagunek
Bero ta sutsu eztarria
Bertsoa arma hilgarria
Zabaldu dute berria
Aldarte hori ezin da izan
Herriaren oinarria
Pena sentitzen degu entzutean
Danbor zaharren hots berria (Bis)
Doinua: Ligoi bizitza ez da izaten
Neurria: Neurri luzekoa
Aitor Irastorza
LEGAZPIKO BERTSO ESKOLAK ANE URKIOLARI
Joan den abenduaren 26ko udalbatzako galde-eskeen atalean zuk egindako kexua dela eta gure haserrea adierazi nahi dizugu. Abenduaren 24an Olentzeroren errondaren bukaeran gure bertso eskolako bi kideren bertsoek ekitaldia politizatu zutela salatu eta horren antolakuntzaren arduraduna zein zen galdetu zenuen.
Urteak dira, kultura sailak eskatuta, ekitaldi horretan parte hartzen dugula. Ez dugu inoiz ezer kobratu eta eskatu ere ez. Gabon garaia gogorra izaten da askorentzat bakarrik daudelako, ingurukoren baten heriotzarengatik, maite dutenengandik urrun daudelako edo maite dutenen bat preso daukatelako eta saiatzen gara, gure bertso eskasen bidez, halako egoeretan daudenei gure elkartasuna helarazten, eta, ezin dugu ulertu mezu horrek inor min dezakeenik.
Udalbatzan balkoitik kantatu zutela eta jende asko eta asko manipulatuta sentitu zela adierazi zenuen. Bertsolariek, ordea, udaletxearen arkupeetatik kantatu zuten eta, megafonia zela eta, oso jende gutxiren belarrietara iritsi ziren bertsoak. Hala ere, urtetan kantatu ditugu horrelakoak eta sekula ez digu inork esan manipulatuta sentitu denik. Ez dugu esan nahi gezurra esan zenuenik baina, irudipena daukagu, alderdikeriagatik egoera puztu egin zenuela. Oposizioa egin behar baduzu egin ezazu baina ez gaitzazu gu horretarako erabili. Legazpin bertsozaletasuna zabaltzeko lanean ari garen herritar xumeak baino ez gara gu.
Nolanahi ere, inguruko hainbat erdararen amak “errare humanum est” esaten zuen eta guztiok egin ditugu eta egingo ditugu hutsegiteak. Oraingoan zeuk egin duzu baina barkatu egingo dizugu eta aurrerantzean elkarlanerako tarterik sortzen bada beso zabalik izango gaituzu.
Etorkizunean antzekorik errepikatuko ez delakoan har ezazu gure agurrik beroena.
Adeitasunez,
Legazpiko Bertso-Olariak bertso eskola