Artxiboa 2008
- Abendua (4)
- Azaroa (4)
- Urria (3)
- Iraila (3)
- Uztaila (4)
- Ekaina (5)
- Maiatza (3)
- Apirila (4)
- Martxoa (3)
- Otsaila (4)
- Urtarrila (4)
Inuxente egunari
Joan berri zaigu abenduaren 28a, Herodesen aginduan hain ezagun bihurtu zuen eguna. Luis Arrietak horri egin dio Habanera eder hau.
Atzoko eguna izaten da
urte guztin xelebrena
Lehian aritzen baitira
azkarra eta kirtena
Antzerki den bizi hontan
sarri errepikatzen dena
Adar jole ta inuxentek
osatzen dute eszena
Baten parre ta algara
denez bestearen pena
Biak dihardute tinko
adi entzunez bere sena
Baina paradoxik bada
hona hemen argiena
Adar jolerik onena
izaten da inuxentena
Doinua: Habanera
Egilea : Luis Arrieta
Realari
Real Sociedad Espainiako bigarren mailan jokatzen duen futbol taldea da eta Joseba Barandiaranek talde horri egin nahi izan dio bertsoa.
Putetxe baten antz handikoa
bihurtu zaigu Reala,
Gipuzkoa denak begiratzen du
aho zabalik bezala:
Badiola Aperribai,
eurijasaren ibai,
zirkoak jarrai dezala
Bikuñan eta antzekoetan
dago futbol erreala.
Doinua: Iparragirre abila dela
Egilea: Joseba Barandiaran
Santalutziri
Ibon Sotilek Santalutzitan ikusitakoak azaldu dizkigu hamarreko handian.
Zumarragako festak beste behin
orain gutxi gaitu utzi
Balego behintzat, harro_egongo da
goian nonbait santalutzi
Eguraldiak ez zuen lortu
ezer jartzea itsusi
produktu onak, baserrikoak
hainbat oilo eta untxi.
asto, txerri ta behiak edonon,
baina lau hankako gutxi
Doinua: Mutil koxkor bat
Egilea: Ibon Sotil
Durangoko azokari
Nekane Gonzalez Gerrikok Durangoko azokari buruzko gogoeta egin dut bere bertso politean.
Euskal kultura ibili ohi da
beti batetik bestera.
Ur korronteak ezin ekarri
gure txalupa ertzera.
Halere urtero izaten dugu
Durangon hitzordu bera.
Ehunka liburu ta ehunka disko,
euskaltzaleen ganbera.
Azoka pausoz bete dugunez,
ezin dugu egin atzera.
Baina benetan euskal hizkien
ispilu leial ote da?
Ez dakit goazen euskal doinuak
egin ez dezan gainbehera,
ala soil-soilik joaten garen
hantxe elkar agurtzera.
Doinua: Haizea dator (zortzi puntukoa)
Egilea: Nekane Gonzalez Gerriko
Trafikoari
Julen Agirreburualdek gure herriko trafikoari egin dio bertsoa.
Gure herrian galdua degu
dirudienez iparra,
Señal berriak jarri dituzte
eta hori ez da txarra.
Moteldu nahirik Legazpin dagon
trafiko zakar, azkarra.
Norantza bakarreko kaleak,
ba al deu horren beharra?
Bidegorri berri asko eta
bi aparkaleku marra.
kotxe ilara ugari eta
norabidea bakarra.
Doinua: Haizea dator (Sei puntukoa)
Hasierako doinuak bertso eskolan
Gaztetxoen bertso eskoletan doinuak ikasteko zenbakiak erabiltzen dituzte askotan. Asier iriondok Legazpiko bertso eskolan ikasitako lehenengo hiru doinuekin erabiltzen dituzten letrak ekarri ditu hona.
Kopla txikia (Orbelak airez aire doinuan)
bat, bi, hiru, lau, bost, sei
zazpi bederatzi (ber)
ezkutatu egin da
non sartu da zortzi (ber)
Kopla handia (Axuri beltza doinuan)
bat, bi, hiru, lau, bat bi, hiru, lau
bost, sei, zazpi, zortzi, hamar
bederatzia falta delako
denek egin dute marmar
Zortziko txikia (Mexiko, Kuba eta Euskadi zaharra doinuan)
bat, bi, hiru, lau, bost, sei
zazpi bederatzi
ezkutatu egin da
non sartu da zortzi
zenbaki horrek dauka
hainbeste garrantzi
gaur ez da heldu baina
helduko da etzi
San Martin bezperan
San Martin, txerriak, odolkiak, txerriak (bestelakoak)... aipatu ditu Luis Arrietak bere bertsoan. Irakurri eta gozatu.
Martin deunaren bezpera honetan
txerri festa det buruan
Kale zaharreko lurrin ederra
zabaldu da inguruan
Osasunantzat txarra omen zela
askotan entzun genduan
Kolesterolan itzal gaiztoa
luzatu arren munduan
Txerri txarrena justizi osoz
ziur dagola zeruan
Doinua: Aita izena
Egilea: Luis Arrieta Ariztimuño
Behobiari
Datorren igandean izango da Behobiako lasterketa. Legazpiar ugari izango da bertan eta Joseba Barandiaranek horri egin nahi izan dio bertsoa.
Zoro haizeak Behobiatik
Donostira garamatza,
hamasei mila lagun korrika
ez da nolanahiko martxa.
Lapurdin hasiz Gipuzkoara
egosten da kriston saltsa,
inurritegi horrek ez al du
ejerzito baten antza:
babestu nahi du osasuna ta
erasotu nahi du gantza.
Doinua: Semaforoak gorri ta berde
Egilea: Joseba Barandiaran
Obama eta McCain
Ameriketako Estatu Batuetako hauteskundeak izango dira aurki. Ibon Sotilek hori hartu du gaitzat bere bertsoan.
Berri zaharra Amerikatik
berriro datorkiguna
lehian dabiltza Obama eta
McCain ahalguztiduna
txarrena zein den ikusteko_ez da
estutu behar garuna
Etxe zurian hautagai beltz bat
guztia zuritzen duna
ala zuri bat buruzuria
ta beltza etorkizuna
Doinua: Misiolari baten moduan
Egilea: Ibon Sotil
Krisialdiari
Aspaldion krisia gora eta behera dabiltza egunkari, aldizkari eta albistegi guztietan. Dagoeneko Europa ere astintzen hasi dela-eta, jendeak neurriak hartu beharko dituela hasi dira, honezkero, gomendioka. Baina... nor dago krisialdian? Batzuk halaxe bizi dira beti; beste gutxi batzuk, berriz, oparotasun goxoan. Hori hartu du gaitzat Nekane Gonzalezek.
Batzuk erosi berria dute
lasterketako zaldia.
Besteek, berriz, ezin pagatu
eskelako esaldia.
Batzuk dabiltza beti afari,
brindis eta jaialdia.
Ta beste batzuk negu hotzean
jantzi behar sandalia.
Gizarte hontan ez al da beti
izango krisialdia? (Bis)
Doinua: Aita izena
Egilea: Nekane Gonzalez