Hemen zaude: Hasiera Blogak LBO Artxiboa 2007 Abendua 17 Kale zaharra, kale zaharra...
Dokumentu Akzioak

LBO

Kale zaharra, kale zaharra...

Santa Maria kalea betidanik eta Nafarroa kalea gerra ostetik, Legazpiko Kale Zaharra herriaren bihotz eta arima. Gure iragana eta gure etorkizuna...

Mila argazki zuri beltzean
adi gaudela begira

somatu ohi dut gehienengoen
begi ororen dizdira
oroitzapenak berriro ere
errealitate balira
kale zarrean egingo zuten
bertakoek kalejira
behin bertan jaio ziren guztiak
lekuko izango dira

                                 Julen Agirreburualde

 

 

Kale Zaharra

 


Kale zaharrean jaio;
Kale zaharrean bizi;
Kale zaharrean hil;
Hiru patu;
Hiru ohore.

 



Aitor Irastorza 2007/12/17

Kale Zaharreko bilobak

Asier — 2007/12/18 21:08
Kale Zaharra da gure arbaso
amandre ta aita bitxi
seme-alabak izateraino
ez gara inoiz iritsi
baina bertako bilobak gara
eta hori ez da gutxi
nahiz igandean bazkaritara
joaten ez ziguten utzi

kale Zaharra

Jose Luis Arrieta — 2008/01/02 16:17
Lehenik eta behin barkatu hain berandu erantzuteagatik baina onartu beharra daukat gaur arte ez dudala Asierrek kale Zaharraren inguruan antolatutako ospakizunei buruz egindako bertsoaren berririk izan.
Gauzak honela, ezin ukatu bertsoko azken puntuak harridura eta tristura sortu dutela nigan, talde antolatzailearen barnean, beste gauza batzuen artean, bazkarian parte hartu nahi zutenen izenak biltzea suertatu baizait.
Esan beharra daukat, ilusio horrekin niregana hitzez nahiz telefonoz zuzendu diren GUZTI-GUZTIEN izenak jaso nituela, (aurrez jarritako epetik kanpo gerturatu zirenak barne) inongo salbuespen, traba, eragozpen edo baldintzarik jarri gabe.
Hasera haseratik (niri dagokidanez behintzat) nere asmoa Kale Zaharrak beraien bizitzan esanahi berezi bat duen jendea biltzea izan da, beste inongo eskakizunik gabe. Horren erakusgarri, bazkariaren egunean partaideen artean banatu zen oroigarri xumea. Bertan adierazi nahi izan nuenez (berandu, nonbait) Kale Zaharraren edadura norberaren sentimenduak iristen ziren punturaino luzatzen zen. Beraz, malguago ezin.
Ez dakit Asierrek norekin hitzegin zuen, ezta bere egoera edo ustean beste norbait dagoen ere. Hala balitz, barkatu, baina zerbaitetan ahalegindu bagera adierazitako hori betetzen izan da. Agian ez dugu asmatu mezu hau zabaltzeko garaian, baina saiatu saiatu gera.
Sentizen dut Zingizangon izan dudan lehen partaidetza tankera honetakoa izatea. Baina bidezkoa erizten diot gauzak dien bezela kontatu eta bakoitzari berea onartzea.

Besterik gabe, eta bide batez, aukera hau zuen lana txalotzeko aprobetxatuz,
agurtzen zaituzte.

Jose Luis Arrieta.


Nirea bromatan zen

Asier — 2008/01/03 10:06
Aupa Jose Luis,
Lehenengo eta behin zorionak antolakuntzari egin duzuen lanarengatik. Nire bertsoak kritika itxura izango zuen baina bromatan egindako bertsoa zen. Inondik ere ez nuen zuen lana kritikatu nahi. Bertsoa saltsarako eta jolaserako erabiltzen da askotan eta nire asmoa hori zen. Mindu baldin bazaitut barkatu, benetan.

Bromoso politizatuari

Jose Luis Arrieta — 2008/01/03 11:59
kaixo Asier,

Ezaguna da zure bromarako griña eta nik hala jaso dut. Zaude lasai, beraz. Gertatzen dena zera da, kalean zure umore punttua ez duten bizpairu lagunek zuk bertsoan bromatan adierazitako hori ez hain bromatan esan didatela. Zurrumurruari hazteko aukera eman aurretik eta jendeak okerreko usterik izan ez dezan, badaezpada, gauzak garbi uztea erabaki dut. Besterik gabe.
Amaitzeko eta zalantzarik egon ez dadin, datorren urtean Legazpiko bertsolari amateur eta politizatu (ez poliziatu) guztiak bazkarian parte hartzea gonbidatuak zaudete, Olentzeroren baimenaz noski...

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.

Legazpiko Bertso Olariak

Azken erantzunak
Utzi kotxea etxean zabaletik, 2008/11/28
bai baina jb, 2008/10/23
hegialdeko jaien programa hegialdeko jai batzordea, 2008/06/11
hegialdeko jaien programa hegialdeko jai batzordea, 2008/06/11
Azken sarrerak
Trafikoari 2008/11/24
Behobiari 2008/11/03
Etiketa lainoa
Euskara Jaiak KULTURA Kirola bertsolaritza