Hemen zaude: Hasiera Blogak LBO Artxiboa 2007 Abendua 09 LBOren bloga martxan!!!!!
Dokumentu Akzioak

LBO

LBOren bloga martxan!!!!!

 
LBO
 



  Legazpi, burdinan haran
 
  herri, hotz, arrotz, handia,
 
  historian bigarrenez
 
  gertatu da miraria:
 
  burdin totxo bihurtu da
 
  euskarazko hiztegia,
 
  bertso doinuak ingude
 
  eta errimak gabia;
 
  euskaraz une gozoak
 
  ekoiztea guraria...
 
  jada topatu duzunez
 
  gure bertso-ataria,
 
  euskalzale, bertsozale,
 
  edo ta bertsolaria
 
  gurekin batera izan
 
  zaitez Bertso Olaria.


"Habanera doinua"                                                     
Nerea Elustondo                                                      


Aitor Irastorza 2007/12/09

BERTSOA

IKER AZPEITIA — 2007/12/11 17:48
Apa!!
Abendun 27n, gaztetxen egingo dugun bertso txapelketa dala ta, hemen bertsoa. Seittun informazioa zintzilikatuko dugu gure blogean.

Habanera Doinuan hau ere. Kostata baino zerbait atera da.

Gaztetxe aldean seittun
bada bertso txapelketa
Bospasei lagun elkartu
eta errima ariketa
Abendun 27n
lokala bete beteta
batzuk hor egingo dugu
gure lehen ariketa
itxura ona ematen
saiatuko gara eta
potto egiten badugu
ez egin ez errieta
Josu, Iñurri, Gomez, Azpe
eta Bikendi Arrieta
Nerea eta Asierrek
egingo due beroketa.

Betroiarena doinuan erantzuna.

julen agirreburualde — 2007/12/11 21:20
Zortzi puntutakoa ez da nahikoa... ona emen bederatzikoa;

Bertso Olari bloga
jarria da martxan
oraindikan norbaitek
al du zalantzan?
aurrera joan bedi
denen esperantzan
zozketarekin hasi
dadin dena dantzan
bertsoen norantzan
neronen ardatzan
errima arrantzan
tonto baten antzan
norbaitek ba al daki
hau zertan datzan?

tamainak ez du inporta...

eneko iriondo — 2007/12/13 09:59
ordenadore aurrean
ekin eta ekin
baina habanera bat
nahiz saiatu, ezin
ni ez naiz hain haundia
ta bertsoa berdin
gaur konformatuko naiz
neurri txikiekin

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.

Legazpiko Bertso Olariak

Azken erantzunak
Utzi kotxea etxean zabaletik, 2008/11/28
bai baina jb, 2008/10/23
hegialdeko jaien programa hegialdeko jai batzordea, 2008/06/11
hegialdeko jaien programa hegialdeko jai batzordea, 2008/06/11
Azken sarrerak
Trafikoari 2008/11/24
Behobiari 2008/11/03
Etiketa lainoa
Euskara Jaiak KULTURA Kirola bertsolaritza