Hemen zaude: Hasiera Blogak LBO Artxiboa 2007

Artxiboa 2007

Kaixo berriro Urte Berri....

Bati agur esan, eta besteari ongietorria egin. Halaxe izan ohi da beti. Gaur gauean, mahats-lukua esku batean, eta xanpaina bestean, denok elkarrekin kantatzeko bertsoa duzue hau (saiatu gara behintzat!).

 

 

Apurka askatzen doa  

zazpiaren lokarria. 

Zortziak aseko ote du

premi denen egarria.

Hamabiak iristean,

erne izan belarria. 

Dilin-dalan hasiko da

itxaropen zintzarria.

Solomillo ta bixigu,

sabel ertzeko larria.

Jo ta su desafinatuz,

urratzen da eztarria.

Agur urte zahar loriatsu, 

agur urte zahar gorria.

Ea denok hasten dugun 

hanka onakin berria.

 

 

Nekane Gonzalez

(Doinua: Habanera)

 
Ondo bukatu 2007a eta hobeto hasi 2008a! ZORIONAK!

 

 

 

 

 

Aitor Irastorza 2007/12/31

Kale zaharra, kale zaharra...

Santa Maria kalea betidanik eta Nafarroa kalea gerra ostetik, Legazpiko Kale Zaharra herriaren bihotz eta arima. Gure iragana eta gure etorkizuna...

Mila argazki zuri beltzean
adi gaudela begira

somatu ohi dut gehienengoen
begi ororen dizdira
oroitzapenak berriro ere
errealitate balira
kale zarrean egingo zuten
bertakoek kalejira
behin bertan jaio ziren guztiak
lekuko izango dira

                                 Julen Agirreburualde

 

 

Kale Zaharra

 


Kale zaharrean jaio;
Kale zaharrean bizi;
Kale zaharrean hil;
Hiru patu;
Hiru ohore.

 



Aitor Irastorza 2007/12/17

LBOren bloga martxan!!!!!

 
LBO
 



  Legazpi, burdinan haran
 
  herri, hotz, arrotz, handia,
 
  historian bigarrenez
 
  gertatu da miraria:
 
  burdin totxo bihurtu da
 
  euskarazko hiztegia,
 
  bertso doinuak ingude
 
  eta errimak gabia;
 
  euskaraz une gozoak
 
  ekoiztea guraria...
 
  jada topatu duzunez
 
  gure bertso-ataria,
 
  euskalzale, bertsozale,
 
  edo ta bertsolaria
 
  gurekin batera izan
 
  zaitez Bertso Olaria.


"Habanera doinua"                                                     
Nerea Elustondo                                                      


Aitor Irastorza 2007/12/09

Legazpiko Bertso Olariak

Azken erantzunak
Utzi kotxea etxean zabaletik, 2008/11/28
bai baina jb, 2008/10/23
hegialdeko jaien programa hegialdeko jai batzordea, 2008/06/11
hegialdeko jaien programa hegialdeko jai batzordea, 2008/06/11
Azken sarrerak
Trafikoari 2008/11/24
Behobiari 2008/11/03
Etiketa lainoa
Euskara Jaiak KULTURA Kirola bertsolaritza