LBO
LBO Legazpiko Bertso Olariak, Legazpiko bertso eskola osatzen dugun taldekideak gara. Astero astero bildu eta bertsotan aritzeaz gain beste hainbat ekitaldi bultzatzen ditugu, besteak beste bertso-saioak ,bertso afariak... Larunbatero biltzen gara Bertso-Olarien lokalean, hau da, Itxaropengo azkenaurreko lokalean, bertsotan aritu eta ekitaldiei eta beste hainbat gauzi buruz hitzegiteko. Partaidetza noski librea da, eta edonor ager daiteke bertara. Blog honen asmoa talde hau mundura zabaltzea da, eta nahiz eta badakigun kazakhstan-en ez digutela kasu zipitzik ere egingo gutxienez gure apurra hemen da. Denborarekin bertsoak eta antzerako materiala gehitzen joango gara! Eskerrikasko ta ondo segi!!
Koplaka
Santa Ageda bezpera gertu dela eta, larunbateko zita gogoan, Julen kopla kantuan hasi zaigu.
Otsailaren laugarrena,
Segituan datorrena;
Kopla kantari ibiltzeko da
Egunik aproposena.
Makil sendo eskuetan
Txapel, zapiak soinetan
Oso berdintsu ibiltzen ziren
Le(he)ngo garai zaharretan
Trikitixa, koplalari
Ta beste hainbat kantari.
Giro alaiaz, santa eskean
Legazpiko herriari
Beraz gogoz bazabiltza,
Bakarra dezu baldintza;
Azaldu zaitez gure artera
Polita dugu plangintza
Beraz Larunbat honetan
Arratseko zazpietan,
Hasiko gara kopla kantari
Laubideko tabernetan
Doinua: Eguen Zuri Honetan
Egilea: Julen Agirreburualde
Soto eta Arzallus
Iaz bezala, aurten ere, Julio Soto eta Amets Arzallus izango ditugu bertso-afarian. Anek iazkoa gogoan dauka oraindik.
Amets Arzallus ta Julio Soto
ditugu aurten bertsotan
lehengo_urten ere hemen ziren ta
ikusi ditut askotan
nei asko gustatzen zaizkit eta
ni ez nago hauen kontran
eta gonbidatuko nituzke
urten behin baino gehiotan.
Gau polit bat pasatuko dute
bertso pila bat botatzen
20:30tan hasiko gara
bertso saioaz gozatzen
afari goxo bat jango degu
txuleta on bat dastatzen
hobeto izango da saioa
Txillardegi eta Fraga
Asteburu honetan Euskal Herrian eragin handia izan duten bi gizon hil dira. Txillardegiren "Leturiaren egunkari ezkutua" mugarritzat hartzen da euskal nobelagintzan. Nobela hori Galizian, Fragaren sorterrian, soldaduskan zegoela, idatzi zuen.
LEIHO TXIKITIK
Leiho txikitik begira jarri da Joxe Arizkorreta. Askatasun egarria sumatzen da bertso hauetan.
Leiho txikitik begira
irudimenetik tira
joaten naiz urrutira
baina barruan nagoenetik
hainbat ilargi, joan dira
ia galdu dut dirdira
bihotzean zenbait bira
itzuli nahi dut herrira!
Txori bat leihotik zehar
aspaldiko lagun zahar
esan dit, ez egin negar
bizitzak sarri aurpegi latz ta
ilun bat soinean dakar
egin nahi dizut deiadar
senti ez zaitezen bakar
aske izango gara bihar
Txori maite lagun bero
aske airean bi hego
ni barruan erdi ero
Emozioa sentitzen baitut
zu ikustean berriro
baina adioren espero
nabil unero unero
amets betez egunero
Doinua: Ai hori begi ederra
Egilea: Joxe Arizkorreta
Gabonetako izpiritua
Isaren zortziko handiak ederki deskribatu du Gabonetako izpiritua.
hau da gehiegikeria
sabela bete tripako mina
benetan tontakeria
ume ta helduak denak urduri
zein ote gure oparia
gabonetako izpiritua
kontsumoko suge haundia.
Doinua: Zeru Altuan
Egilea: Isa Díaz Bravo
Gabon egunak
Egun hauen inguruko gogoeta egin digu Nekanek bere bertsoan. Hona hemen:
desberdinak hemen ta han.
Zenbat hitz alfer, zenbat trago ta
zenbat turroi ta mazapan.
Kontsumismoak daramatzanez
neurona_apurrak gaupasan.
Giza balio ororen zama
jartzen zaigula dilindan:
azkenerako batek ez daki
zer nahi duen ta zer daukan.
Doinua: Itsasoari begira
Egilea: Nekane Gonzalez
Asmakizuna: nor da?
Joserra Saralegik bere bertsoan asmakizuna proposatu digu. Baldintza bakarra jarri du: "nor den asmatu duela uste duenak bertsoz erantzun dezala".
Pertsonai izkutua
Nork asmatu bela
Euskaldun izena ta
Guapoa dela
Jauregi ta glamurra
Lujozko hotela
Boterearen laguna
Ez dela ergela
Bete du sabela
Kristona pastela
Patrika itzela
Urrez mela-mela
Lapurretan aurten
Duela txapela.
Doinua: Betroiarena
Mari Paz Arangureni
Ostiraleko kantu-afarian Mari Paz Arangureni bi Habanera kantatu zizkioten. Hona hemen:
Frankismoak euskarari
nahiz hainbeste ate itxi
Gaueskolek euren lana
ez zuten albora utzi.
AEK, Hots, Ene Bada!
ezin ditzakegu ahantzi.
Udal euskaltegiaren
lana nola ez miretsi.
Legazpiko euskalgintzak
badu zenbait harribitxi
eta hori munduari
zergatik ez erakutsi.
Norbaitek libururen bat
egin nahiko balu etzi,
Maripaz aipatu gabe
ezingo luke idatzi.
Euskalgintzan aktiboa
eta herrigintzan klabe.
Edozein legazpiarri
Maripazi buruz galde:
esango dute zinela
indar handi baten jabe,
ahul sentitzen direla
energia hori gabe.
Zu, Burdinolaren hauspo
ta haizea gure alde,
Zu, guk jandako taloen,
txingar, txapa eta labe
Zu zer zaren esateko
mila ta bat modu daude:
guk izan nahi dugunaren
oinarri eta zutabe
Eguraldiari
Eguraldia askotan izaten dugu hizketagai. Anek bertso bihurtu ditu eguraldiari buruzko bere gogoetak.
Neguan sartzen ari gera ta
Badugu nahiko komeri
Ia egunero izaten degu
Haize, hotza eta euri
Zuhaitz landare eta baratzak
Hondatzen dizkigu guri
Eta gauza bat esan nahi diot
Orain eguraldiari
Bero pixka bat eman diezaion
Aurtengo negu hotzari.
Neguan guk izaten ditugu
Ekaitzak ta elurteak
Eta horien ondorioak
Ez dira bate merkeak
Txuritzen dira teilatuak ta
Erortzen dira loreak
Hotza izaten dezutenean
Piztu kalentadoreak
Gero pixka bat disfrutatzen du
Trineoakin jendeak.
Egilea: Ane Beloki
Doinua:Itsasoari begira
Behobia-Donostia
Joseba Barandiaranek, legazpiar askok bezala, Behobiatik Donostiarako ibilbidea egin zuen atzo. Karreraren kronika egin digu bere bertsoan:
Donostiraino jendetza doa
Lapurdin abiatuta,
gehien gehienak praka motzekin
ta batzuk mozorrotuta.
Aurten beroa izan da etsai
heldu gara berotuta,
gipuzkoarren ehundik bata
dago seko erotuta.
Doinua: O baserritxo!
Egilea: Joseba Barandiaran