Blogak
Maila bat goragoSaninaziok 2010. Egitaraua.
Aurten berriro ere Saninazio jaien antolakuntzaren ardura bere gain hartu du LGAk, baina urtero bezala auzotarrei gogorarazi nahiko genieke antolakuntza beraien eskuetan uzteko prest gaudela edozein momentutan, antolaketa lanetan laguntzeari utzi gabe. Ea auzotarren artean mogimendurik ikusten dugun! Animo! Bestetik esan, aurtengo egitaraua azken urteotan klasiko bihurtu ditugun ekintzekin datorrela eta espero dugula jai hauek berezi egiten dituen kutsu herrikoi berezi hori ere aurten izatea. Gu horretan saiatzen gara gutxienez, bai prezio herrikoiak jartzetik hasita, baita jendearen partehartzea eskatzen duten ekintzak antolatuz. Gauza gehio antolatu nahiko genituzke, ideiak badaude baina jende faltak, hauek alde batera uztera behartzen gaitu... Hortaz, berriro ere, jendea antolakuntza lanetan parte hartzera animatzen dugu. Bukatzeko, eskerrak eman nahiko genizkie beraien laguntzagatik Muruazpi Elkarteari Caravanas Oñateri eta Ibargutxi Kirolak-i.
Aurten ere Eufemiano Iturri saria Saninaziotan!
Saninaziotako egitarau osoa kaleratu ez bada ere, kirolariek lasterketa behar bezala prestatu dezaten lasterketaren inguruko informazioa denon eskura jartzen dugu. Aurten gainera oinezkoen lasterketa eta guzti!
La roja, gorria
Joxe Manuel Arizkorretak Mundialeko txapeldunak hartu ditu gaitzat bere bertsoan. Badakizue nork irabazi duen, ez? Joxe Manulek oso ondo azaldu digu.
Txinpartak aldizkariak sarean daude
Burdinolak ahalegin berezia egin du azken urteotako argitalpenak sarean ere eskuragai egon daitezen. Horren ondorioz, orain arte kaleratutako hiru liburuak (Zingi Zango Legazpiko euskara, Historia eclesiástica de Legazpi eta Gipuzkoako Hegoaldeko Euskara) eta Txinpartak aldizkariaren aleak (azkena izan ezik) eskuragai daude eta doan.