Blogak
Maila bat gorago2008-02-03: "... pila, pila, pila, patata tortila..."
Garai txarrak maitasunerako eta adierazpen askatasunerako Euskal Herrian eta, "derrebotean", Legazpin. Duela 10 egun, legazpiar batek Madrilera deklaratzera joan behar izan zuen "maite zaituztegu" hitzak erabiltzeagatik. Ez zen kondenarik izan baina orain, astebete pasata, jakin dugu Zingizango blog zaharrean pertsona horren aurkako hitz larriak argitaratu dituela ezezagun batek. Heriotz mehatxuak maitasunaren aurka. Dirudienez, estatuko legediak eta faxistek ez dute maitasuna maite, ez dute maitasuna onartzen... Duela urte dexente Garik (hau ere legazpiarra) abesten zuen bezala, "Ez dute uzten maitatzen gauean". No time for love.
ALTZAIRU INDARRA TOUR 2008
Legazpiko Elbereth eta Dirty Shadows taldeek bira bat egingo dute euskal herrian
Atzo hura eta gaur hau...
2004ko abuztuan auto batek txirringan zihoan 17 urteko gaztea harrapatu eta hil egin zuen. Duela egun gutxi auto hartako gidariak salaketa jarri du hil zuen gaztearen gurasoen kontra kotxean sortu zizkion kalteengatik.
Santa-eskea = Inauteriak
Santa Ageda egunak eta Inauteriak jatorri berbera duten ospakizunak izango direla ematen du, antzina antzinatik datozen ospakizunak edo erritoak. Biak neguaren bukaera aldera ospatzen dira eta irudi du jai horiekin izadia lozorrotik atera nahi dela, esnarazi. Horregatik, nik esango nuke, egun horretan (Santa Ageda bezperaren gainean ari naiz), koplei edo bertsoei lagunduz, lurra kolpatzen dela makilekin, natura esnarazteko.
Erreala primeran...
Legazpiarrak ere joaten direla atzerrira. Baina bihotzean daramaten gipuzkoar sentimandu hori galdu gabe eta nola ez beraien betirako amodioa ERREALA. Baina bueltan etxera itzulitakoan zer topatukoa ta...