Burdinolako berriak
KULTURA
Txinpartak aldizkariak sarean daude
Burdinolak ahalegin berezia egin du azken urteotako argitalpenak sarean ere eskuragai egon daitezen. Horren ondorioz, orain arte kaleratutako hiru liburuak (Zingi Zango Legazpiko euskara, Historia eclesiástica de Legazpi eta Gipuzkoako Hegoaldeko Euskara) eta Txinpartak aldizkariaren aleak (azkena izan ezik) eskuragai daude eta doan.
Txinpartak aldizkariak jaitsi ahal izateko, orri honetara jo beharko duzue: ZingiZango / Legazpi / Argitalpenak / Txinpartak.
"Zingi Zango Legazpiko euskara" eta "Gipuzkoako Hegoaldeko Euskara" eskuratzeko, berriz, orri honetara jo beharko duzue: ZingiZango / Legazpi / Euskara
Azkenik, Antonio Pradaren "Historia eclesiástica de Legazpi" gune honetatik jaitsi dezakezue: ZingiZango / Legazpi / Argitalpenak
Txinpartak aldizkariaren 20 zenbakia 2010eko ekainean argitaratu da eta momentuz ez da sarean eskuragai jarriko. Bazkideen artean soilik banatzen da.
20. zenbakia

Txinpartak aldizkaria sarean da
Burdinola elkarteak 2000. urtetik argitaratzen duen Txinpartak aldizkaria sarean da dagoeneko. 16 aleak jaitsi daitezke, nahi izanez gero.













6