Hau Herria Hau!
Legazpikeriak
2008-02-03: "... pila, pila, pila, patata tortila..."
Garai txarrak maitasunerako eta adierazpen askatasunerako Euskal Herrian eta, "derrebotean", Legazpin. Duela 10 egun, legazpiar batek Madrilera deklaratzera joan behar izan zuen "maite zaituztegu" hitzak erabiltzeagatik. Ez zen kondenarik izan baina orain, astebete pasata, jakin dugu Zingizango blog zaharrean pertsona horren aurkako hitz larriak argitaratu dituela ezezagun batek. Heriotz mehatxuak maitasunaren aurka. Dirudienez, estatuko legediak eta faxistek ez dute maitasuna maite, ez dute maitasuna onartzen... Duela urte dexente Garik (hau ere legazpiarra) abesten zuen bezala, "Ez dute uzten maitatzen gauean". No time for love.

2007-12-03: Solplesa!
Globalizazioak, zalantzarik gabe, gure jateko ohiturak aldatu ditu. Gero eta hobeto ezagutzen dugu ekialdeko herrien gastronomia. Baina ezagutzen al dugu jatetxe txinatar batek eskain dezaken guztia?

2007-11-18: Behobia-Leaxpi
Joan den asteko igandean, milaka gipuzkoarren artean, legazpiar pila batek parte hartu zuen Gipuzkoako herri-korrikaldirik famatuenean. Zingi-zangok, herritar guztien denborak eta argazki galeria ederra eskaini zien bere irakurleei, modu profesional eta objektiboan. El Mundoko sasi-kazetariek badute nondik ikasi.

2007-11-11: Odolkiak ordainetan
Txiste atsegin bat egun hauetan odolki eta buzkantzataz belarritaraino jarri direnentzako. Ez ahaztu Gabonak laister datozela. Toki pixka bat utzi langostinoentzako!!

2007-11-05: Nola aldatzen diren gauzak, kamarada!
13 urte pasa ondoren, gauzak zeharo aldatu dira gure Legazpi honetan. Gauza guztiak?... EZ! Gauza batzuk ez dira aldatu eta, dirudienez, ez dira aldatuko, gure komikiaren protagonistak aurki ikusiko duenez.
