Hau Herria Hau!
2008-02-03: "... pila, pila, pila, patata tortila..."
Garai txarrak maitasunerako eta adierazpen askatasunerako Euskal Herrian eta, "derrebotean", Legazpin. Duela 10 egun, legazpiar batek Madrilera deklaratzera joan behar izan zuen "maite zaituztegu" hitzak erabiltzeagatik. Ez zen kondenarik izan baina orain, astebete pasata, jakin dugu Zingizango blog zaharrean pertsona horren aurkako hitz larriak argitaratu dituela ezezagun batek. Heriotz mehatxuak maitasunaren aurka. Dirudienez, estatuko legediak eta faxistek ez dute maitasuna maite, ez dute maitasuna onartzen... Duela urte dexente Garik (hau ere legazpiarra) abesten zuen bezala, "Ez dute uzten maitatzen gauean". No time for love.

Barka ezazue atzerapena...
Ah, eta jakin ezazue niretzako Legazpi ez dela "herri-logela". Gaur, Sustraiak Dantza Taldeak argi utzi du herri honetan badakigula ondo pasatzen eta gauza interesgarriak antolatzen. Ihauterietako konpartsan parte hartu ez duzuenak, aurtengo jaietan Kapela Dantzan ateratzera animatzen zaituztet. Erreza da eta egun zoragarria pasatzeko aukera ematen du. Herri-logelaren aurka, herri-partehartzea!
barkamena??
maite zaituztet
MAITE ZAITUZTET, MAITATUKO ZAITUZTET.
Gaztelumendik plagioa
http://www.larrabetzu.org/gaztelumendi/?p=307
plagioa?
Kontxo!!
bai baina badaezpada
Plagioaren inguruan
Jakin ezazue kasu honetan ez dela inongo plagiorik izan. Gaztelumendi eta biok ideia berdina izan dugu, besterik ez, eta harritu nau inor gehiagok ez erabiltzea Hertzainaken abesti zoragarri hau Marianekin gertatu zena komentatzeko. Eta ez bakarrik "Maitatzeari" buruz hitzegiten delako, abestiak bere letran gaur egun bizi geran egoera bereziaren antzeko bat deskribatzen duelako baizik: "Erori ziren Patsi O´Hara, Bobby Sands ta lagunen bila, Bostonen, Chicagon, Saigonen Santiagon, Varsovian, Gasteizen eta Belfasten... eta beste hainbat lekutan, hau zerrenda amaigabea..." Badirudi Hertzainakekoek azken egunetako detentzio andanari buruz hitzegiten ari direla...
Edozein kasutan, inork ez dezala pentsa Gaztelumendiren artikuluan oinarritu naizenik. Nire lana ezagutzen dutenek ondo dakite Hertzainaken abestiek nire komikietan duten eragina. Begira ezazue bestela, blog honen lehenengo sarreraren izenburua.
ANIMO JOSEMA!!
berriro
eta josema / wally ?
meka-tik
JOSEMA, MAITE ZAITUGU !