Hemen zaude: Hasiera Blogak Hau Herria Hau! Artxiboa 2008 Otsaila 03 2008-02-03: "... pila, pila, pila, patata tortila..."
Dokumentu Akzioak

Hau Herria Hau!

2008-02-03: "... pila, pila, pila, patata tortila..."

Garai txarrak maitasunerako eta adierazpen askatasunerako Euskal Herrian eta, "derrebotean", Legazpin. Duela 10 egun, legazpiar batek Madrilera deklaratzera joan behar izan zuen "maite zaituztegu" hitzak erabiltzeagatik. Ez zen kondenarik izan baina orain, astebete pasata, jakin dugu Zingizango blog zaharrean pertsona horren aurkako hitz larriak argitaratu dituela ezezagun batek. Heriotz mehatxuak maitasunaren aurka. Dirudienez, estatuko legediak eta faxistek ez dute maitasuna maite, ez dute maitasuna onartzen... Duela urte dexente Garik (hau ere legazpiarra) abesten zuen bezala, "Ez dute uzten maitatzen gauean". No time for love.

HHH.5

Josema Azpeitia 2008/02/03

Barka ezazue atzerapena...

Josema — 2008/02/03 20:58
Blog hau eguneratzen ez dudala kritikatzen didatenei, zer esan... arrazoi guztia duzuela. Badakit urtea aurrera doala, baina 2008a maizago eguneratzeko intentzioarekin hasi dut. Zuek, erantzuten eta kritikatzen jarraitu eta gehiago animatuko naiz. Arazoa ez da Legazpin ez direla gairik ateratzen, izugarri lanpetua nabilela baizik. Eta denetara ezin iritsi... Ah, eta jakin ezazue niretzako Legazpi ez dela "herri-logela". Gaur, Sustraiak Dantza Taldeak argi utzi du herri honetan badakigula ondo pasatzen eta gauza interesgarriak antolatzen. Ihauterietako konpartsan parte hartu ez duzuenak, aurtengo jaietan Kapela Dantzan ateratzera animatzen zaituztet. Erreza da eta egun zoragarria pasatzeko aukera ematen du. Herri-logelaren aurka, herri-partehartzea!

barkamena??

begibakarrekoazeria — 2008/02/04 10:34
Barkamena eskatzea ez zen beharrezkoa, argitatzearekin nahikoa zen. "kritikak" egitea ez dut gustoko ez ezta nere mezuaren intentzioa. Herri dormitorioaren komentarioari kritika ez dut konpartitzen baina jakin dezazuela kapela dantza baino lehen, GAUR santa eske herritarra izango dela.

maite zaituztet

begibakarrekoazeria — 2008/02/04 10:38
EUSKAL PRESO POLITIKO, DEPORTATU ETA IHESLARIAK MAITE ZAITUZTET, MAITATUKO ZAITUZTET.

Gaztelumendik plagioa

Asier — 2008/02/11 14:01
Gaztelumendi blogariak Josemaren ideia plagiatu du bere blogean: http://www.larrabetzu.org/gaztelumendi/?p=307

plagioa?

aam — 2008/02/11 15:25
Begiratu al dezu gaztelumendik noiz idatzi zuen? Urtarrilaren 14ean! Ta josemak? Otsailaren 3an! Plagioa egotekotan, alderantziz beharko luke ezta?

Kontxo!!

Asier — 2008/02/11 15:37
Kontxo! Hauxe hanka sartzea. Hala ere, bromatan ari nintzen. Ez Josema, ez Gaztelumendi ez ditut epailearen aurrera eraman nahi.

bai baina badaezpada

aam — 2008/02/11 15:50
Suposatzen nuen bromatan ari zinela, baina erantzuna irakurtzen duenak ez zaitu zertan ezagutu behar ta horrela gaizki ulertuak sortzen die. Brometan ari zarenean buka ezazu zure esaldia ;-) edo jeje edo kar kar edo horrelako zerbaitekin ta horrela denok jakingo dugu mezua ez dela serio hartu behar. Dena den, epaileak nahiko lanpetuak dabiltza azken aldian ez dakit tramitera onartuko zizutenik ;-)

Plagioaren inguruan

Josema — 2008/02/15 08:57
Argi dago zingizango egunero irakurri behar dela! Lau egun web hau ireki gabe utzi eta a ze polimikarekin topatu naizen!! Jakin ezazue kasu honetan ez dela inongo plagiorik izan. Gaztelumendi eta biok ideia berdina izan dugu, besterik ez, eta harritu nau inor gehiagok ez erabiltzea Hertzainaken abesti zoragarri hau Marianekin gertatu zena komentatzeko. Eta ez bakarrik "Maitatzeari" buruz hitzegiten delako, abestiak bere letran gaur egun bizi geran egoera bereziaren antzeko bat deskribatzen duelako baizik: "Erori ziren Patsi O´Hara, Bobby Sands ta lagunen bila, Bostonen, Chicagon, Saigonen Santiagon, Varsovian, Gasteizen eta Belfasten... eta beste hainbat lekutan, hau zerrenda amaigabea..." Badirudi Hertzainakekoek azken egunetako detentzio andanari buruz hitzegiten ari direla... Edozein kasutan, inork ez dezala pentsa Gaztelumendiren artikuluan oinarritu naizenik. Nire lana ezagutzen dutenek ondo dakite Hertzainaken abestiek nire komikietan duten eragina. Begira ezazue bestela, blog honen lehenengo sarreraren izenburua.

ANIMO JOSEMA!!

begibakarrekoazeria — 2008/03/06 16:51
Elekzioak, mugikortasun plana, udaltzaingo berria, egunkaria 5 urte ......

berriro

begibakarrekoazeria — 2008/04/03 15:42
ANk Beitialarrangoitiaren auzia berri ireki du.

eta josema / wally ?

joseba — 2008/09/04 23:06
urtea bloga berpizteko asmoz hasi eta badirudi norbaitek josema atxilotu eta inkomunikatu digula. otsailetik hona komikirik gabe ?! inork ba al daki non dabilen ?? azpeitia wally bihurtu zaigu ?!

meka-tik

yaka — 2008/09/05 10:11
Mangaren Meka-tik bueltan eta iderik gabe? ez det uste, zihurrenik bertan komiki bat erosi eta oraindik ulertzeko nahian dagoela.Josema nik zakiluzutekin erabiltzen dudan trukoa esango dizut 10 min ondoren...-ea biharkoa ulertzen dudan!- esan eta lanean hasten nahiz.

JOSEMA, MAITE ZAITUGU !

jb — 2008/11/05 23:28
(ea horrela esanda "Hau herria hau!" berpizten duzun...)

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.

Hau Herria Hau! Hau da herria! Hi haiz herria, hi! 1989tik 1994era bitartean, Ene Bada! aldizkariko orrialdeetan, Josema Azpeitiak (Legazpi, 1969) legazpiarren izaera aztertu zuen, modu zorrotzean, ehundaka komiki-tiren bidez. 13 urte geroago, blog honen bidez, egilea umore printza haien izpiritua berreskuratzen saiatuko da. Denbora tarte honetan, Legazpi, fisikoki behintzat, asko aldatu da.  Aldatu al dira legazpiarrak? Erantzuna, astero-astero, blog honetan.

Azken erantzunak
meka-tik yaka, 2008/09/05
eta josema / wally ? joseba, 2008/09/05
berriro begibakarrekoazeria, 2008/04/03
ANIMO JOSEMA!! begibakarrekoazeria, 2008/03/06
Etiketa lainoa
Legazpikeriak