Artxiboa Urria 2007
Hau Herria Hau!
Hau Herria Hau! Hau da herria! Hi haiz herria, hi! Herri guztiek merezi duten alkatea daukatela esan ohi da. Era berean, jendeak merezi duen herria daukala esan dezakegu. Horrelakoa da gure Legazpi: legazpiarren neurrira eraikitako eta hazitako herria. 1989tik 1994era bitartean, Ene Bada! aldizkariko orrialdeetan, Josema Azpeitiak (Legazpi, 1969) legazpiarren izaera aztertu zuen, modu zorrotzean, ehundaka komiki-tiren bidez. 13 urte geroago, blog honen bidez, egilea umore printza haien izpiritua berreskuratzen saiatuko da. Denbora tarte honetan, Legazpi, fisikoki behintzat, asko aldatu da. Aldatu al dira legazpiarrak? Erantzuna, astero-astero, blog honetan.