Hemen zaude: Hasiera Blogak Hau Herria Hau!
Dokumentu Akzioak

Hau Herria Hau!

2008-02-03: "... pila, pila, pila, patata tortila..."

Garai txarrak maitasunerako eta adierazpen askatasunerako Euskal Herrian eta, "derrebotean", Legazpin. Duela 10 egun, legazpiar batek Madrilera deklaratzera joan behar izan zuen "maite zaituztegu" hitzak erabiltzeagatik. Ez zen kondenarik izan baina orain, astebete pasata, jakin dugu Zingizango blog zaharrean pertsona horren aurkako hitz larriak argitaratu dituela ezezagun batek. Heriotz mehatxuak maitasunaren aurka. Dirudienez, estatuko legediak eta faxistek ez dute maitasuna maite, ez dute maitasuna onartzen... Duela urte dexente Garik (hau ere legazpiarra) abesten zuen bezala, "Ez dute uzten maitatzen gauean". No time for love.

HHH.5

Josema Azpeitia 2008/02/03

2007-12-03: Solplesa!

Globalizazioak, zalantzarik gabe, gure jateko ohiturak aldatu ditu. Gero eta hobeto ezagutzen dugu ekialdeko herrien gastronomia. Baina ezagutzen al dugu jatetxe txinatar batek eskain dezaken guztia?

Josema Azpeitia 2007/12/03

2007-11-18: Behobia-Leaxpi

Joan den asteko igandean, milaka gipuzkoarren artean, legazpiar pila batek parte hartu zuen Gipuzkoako herri-korrikaldirik famatuenean. Zingi-zangok, herritar guztien denborak eta argazki galeria ederra eskaini zien bere irakurleei, modu profesional eta objektiboan. El Mundoko sasi-kazetariek badute nondik ikasi.

HHH-003

Josema Azpeitia 2007/11/18

2007-11-11: Odolkiak ordainetan

Txiste atsegin bat egun hauetan odolki eta buzkantzataz belarritaraino jarri direnentzako. Ez ahaztu Gabonak laister datozela. Toki pixka bat utzi langostinoentzako!!

HHH 2 (13)

Josema Azpeitia 2007/11/11

2007-11-05: Nola aldatzen diren gauzak, kamarada!

13 urte pasa ondoren, gauzak zeharo aldatu dira gure Legazpi honetan. Gauza guztiak?... EZ! Gauza batzuk ez dira aldatu eta, dirudienez, ez dira aldatuko, gure komikiaren protagonistak aurki ikusiko duenez.

2007-11-5

Josema Azpeitia 2007/11/05

Hau Herria Hau!

Hau Herria Hau! Hau da herria! Hi haiz herria, hi! Herri guztiek merezi duten alkatea daukatela esan ohi da. Era berean, jendeak merezi duen herria daukala esan dezakegu. Horrelakoa da gure Legazpi: legazpiarren neurrira eraikitako eta hazitako herria. 1989tik 1994era bitartean, Ene Bada! aldizkariko orrialdeetan, Josema Azpeitiak (Legazpi, 1969) legazpiarren izaera aztertu zuen, modu zorrotzean, ehundaka komiki-tiren bidez. 13 urte geroago, blog honen bidez, egilea umore printza haien izpiritua berreskuratzen saiatuko da. Denbora tarte honetan, Legazpi, fisikoki behintzat, asko aldatu da. Aldatu al dira legazpiarrak? Erantzuna, astero-astero, blog honetan.


Josema 2007/10/29

Hau Herria Hau! Hau da herria! Hi haiz herria, hi! 1989tik 1994era bitartean, Ene Bada! aldizkariko orrialdeetan, Josema Azpeitiak (Legazpi, 1969) legazpiarren izaera aztertu zuen, modu zorrotzean, ehundaka komiki-tiren bidez. 13 urte geroago, blog honen bidez, egilea umore printza haien izpiritua berreskuratzen saiatuko da. Denbora tarte honetan, Legazpi, fisikoki behintzat, asko aldatu da.  Aldatu al dira legazpiarrak? Erantzuna, astero-astero, blog honetan.

Azken erantzunak
berriro begibakarrekoazeria, 2008/04/03
ANIMO JOSEMA!! begibakarrekoazeria, 2008/03/06
Plagioaren inguruan Josema, 2008/02/15
bai baina badaezpada aam, 2008/02/11
Kontxo!! Asier , 2008/02/11
Etiketa lainoa
Legazpikeriak