Hemen zaude: Hasiera Argazkiak Jaiak Brinkola-Telleriarteko eskolan ibilitako emakuneak 2010-06-05eko bazkaria
Dokumentu Akzioak

2010-06-05eko bazkaria

123 emakume bildu ziren (ama-alabak, familia bat baino gehiagoko ahizpa guztiak, koadrila osoak...) Aitxuri jatetxean, bazkaltzeko. Aurretik taldeko argazkia atera zuten. Bazkaldu eta gero Alaitasuna Errondalla etorri zitzaien emanaldi labur bat eskaintzeko, oso hunkigarria eta txalotua. Gero, omenaldi pare bat egin zituzten: han bildutakoen artean zaharrenari (Angelita Galfarsoro) eta gazteenari (Belen Beain) Gero dantzaldia izan zen, Segura Irratiko esataria eta Dja den Iñigo Etxenikerekin. Argazkiak: taldekoa, bi omenduak, rondallaren emanaldia eta hainbat koadrila