Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zumarragako herri lasterketako argazkiak
Dokumentu Akzioak

Zumarragako herri lasterketako argazkiak

2009/10/04

Joan den larunbatean Zumarragan herri lasterketa izan zen. Ruben Lanz legazpiarra izan zen bigarren Asier Cuevasek irabazitako lasterketan. Nerea Mansoak lasterketan parte hartu zuten hainbat legazpiarren argazkiak bidali dizkigu.

Argazkiak gure galerian sartu ditugu. Zorionak Rubeni eta eskerrik asko Nereari.

jende gutxi

joseba — 2009/10/05 21:24
oso jende gutxi izan zen larunbatean goierri garaiko laisterketan. pena da. duela bizpahiru urte baino gutxiago, nahiz eta behobiako partehartzea urterik urte handitu.

badirudi etxekoa baztertzen dugula, kanpokoaren mesede. goierri garaian korrika dabiltzan asko, hainbat laisterketa egiten dituztenak, mendi nahiz errepidekoak, ez ziren zumarraga-urretxun izan.

antolaketa ona izanda, korrikalarien arreta gehixeago merezi du laisterketa honek, nik uste.
animatu hurrengo urterako !

Gehitxo

Kike — 2009/10/06 07:53
ba nik uste det jende gehitxo bihurtu dala bapatean kirolari. Hainbeste entrenamentu, pultsazioak, medikuak...
Gehiegizkoa da. Bestelako ekimenetan lasterketetan dagoen parte hartzea balego nabarituko zen herri honen bizitzan.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Zumarragako herri lasterketako argazkiak

Ruben Lanzek bigarren egin zuen (Nerea Mansoa)