Zuhaitz Egun jendetsua Ardanbidetan
Igande goizean sekulako tropa bildu gara Ardanbidetako aterpe aurrean Zuhaitz Egunean parte hartzeko. Haize hotz eta zakarra bazebilen ere, jendea ez da kikildu, hamaiketakoagatik beharbada... Zortea lagun, pagoak eta lizarrak aldatu diren mendi-hegalean ez gaitu haizeak zigortu eta lanak lasai egiteko moduan izan gara.
14. urtea izan da aurtengoa Ardanbidetan Zuhaitz Egunaren egin dela. Lehenengoa 1990. urtean egin zen eta beste lau urtetan Arrasetan eta Bidegorrian egin izan dira. Gaurkoan Antzuolako sailetan ibili gara Legazpiko herri-sailak izan arren. 50 pago eta 50 urki aldatu dira.
Ekinaldiaren ondoren, Jesus Mari Oterminek herri-saila erakusteko ideia zegoen baina ez da burutu eguraldi haizetsu eta hotzak ez duelako batere lagundu. Horregatik, zuhaitzak landatu bezain laister, jendea zalapartaka Aterpeko epelera inguratu da debaldeko salda eta txorizoa hartzera. Asko merezi gabeko otordua...
Ingurugiroaren alde lana egin beharra dago, dudarik gabe, eta gaurkoa bezalako egunak ere beharrezkoak dirudite. Baina noizbait benetako lanean hasi beharko dugu, egiten diren ekintzak folklorismo hutsean gera ez daitezen.