ZORROTZen itxieraren aurkako manifestaldia donostian
Aurreko astean, enpresa itxi eta gero, langile talde batek Donostian manifestaldia deitu du.
Itxieraren errudun bezala izendatzen duten Echeverria Lizarazu familia bizilekua duen hirira eramango dituzte langile hauek beren protestak. Horretarako autobusa jarri dute. Ostegunean, goizeko 9:30ean, elizondotik aterako da nahi duenarentzat.
Gauza pare bat
Bestetik jendea animatu besterik ez zaigu geratzen donostira joateko. Aktibitatearekin jarraituko duten lankideak ezin izango dira bertara joan, jabegoarekin firmatu duten aurre akordioan meatxatuak izan bait dira. Jabeak salatzeko neurriren bat hartzen badute alokairu kontratua bertan behera geratuko bait da. Hau da Echeverria Lizarazu familiaren jokabidearen beste froga bat. Jendilaje honi egurra!