Hemen zaude: Hasiera Albisteak ZORROTZ COMERCIAL itxi dute!
Dokumentu Akzioak

ZORROTZ COMERCIAL itxi dute!

2011/06/01

ZORROTZ COMERCIAL lantegiko langileek zabaldutako oharrean lantegia itxi izana salatu eta, ostegun honetan, elkarretaratzea eta, ekainaren 9an, manifestazioa deitu dituzte Legazpin eta Donostian, hurrenez hurren.

Legazpin, 2011ko ekainaren 1ean

Atzo, maiatzaren 31, behin betiko itxi digute ZORROTZ COMERCIAL. Honen ondorio zuzena, bertako 63 lagun langabezia zerrendetara goazela zuzen-zuzenean. Echeverria Lizarazu familiak, enpresaren jabeak, bere helburua betetzea lortu du. Bere gainetik jarduera enpresarialak suposatzen zuen zama kentzea eta enpresaren ondasuna poltsikoratzea (900 milioitan baloratutako pabilioiak). Nola? Bere garaian egindako amarru eta azpijokoen bitartez.

Jendilaje honek hainbeste desiratutako itxiera lotsagarri honen aurrean, bertako langileok, legazpiarroi deialdia egin nahi diegu, datorren ostegunean, ekainaren 2an, arratsaldeko 7etan udaletxearen aurrean egingo den protesta kontzentraziora.

Horretaz gain, datorren ekainaren 9an, manifestazioa egingo dugu Donostian, familia honek bizilekua duen tokian, eta beraien etxebizitzen aurrean egingo dugu protesta, arazo hau Legazpitik haratago hedatu dadin. Elkarteratzea goizeko 11etan Zaragoza plazan izango da (Londres hotelaren ondoan). Entzun eta ikusiko gaituzte!!

Ahal baduzu, zatoz eta ez izan zalantzarik, merezia dute eta! Jakin dezatela hemendik aurrera, Legazpiko herriak bizkarra emango diela eta ez direla ongi etorriak izango!

Amaitu baino lehen zorterik onena opa diogu egitasmo enpresarial berriari ekingo dion lantaldeari, enpresaren pabilioietan edo edonon dela!

ZORROTZ COMERCIAL langile taldea
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.