Zintruenigoko Virgen de la Paz Abesbatza (Azaroan Musika Zikloa 2009)
Ekitaldi hau izango da aurtengo zikloari amaiera emango diona. Azaroaren 28an izango da 20:00etan Parrokian. Kontzertu hau Santikutz Abesbatzaren eskutik ematen da.
“Virgen de la Paz” abesbatza 1969an sortu zuen gure Felix Floristan ahaztezinak eta bera izan zen abesbatzaren zuzendaria 1975. urtera arte. Lehenengo urte horietan garrantzi handiko ekitaldietan hartu zuen parte, hala nola, Torreviejako nazio mailako Habaneren eta Polifoniaren Lehiaketan, Ejea de los Caballeroseko Abesbatzen Jaialdian eta Iruñako Gayarre antzokian. Epealdi horretan, abesbatzako kide izan zen Maria Bayo soprano ospetsua eta zuzendariak bere musika-karrerarekin jarraitzera animatu zuen. Gaur egun oso ezaguna da Maria Bayo eta mundu osoko entzunareto garrantzitsuenetan abesten du.
1975ean Javier Murillok hartu zuen abesbatza zuzentzeko ardura eta horretan aritu zen 1981. urtera arte. Ondoren, Jose Mª Garbayo jauna izan zen zuzendaria Javier Sanjuan zuzendaria iritsi zen arte. Azken hori 1995. urtera arte egon zen zuzendari-lanetan eta epe horretan bultzada berri bat eman zion abesbatzari, egun osoa dedikatu baitzion zuzendari-lanari. Ondorioz, ugariak izan ziren eskainitako kontzertuak bai herrian bertan eta bai kanpoan ere: Madril, Mougron (Frantzia), Monteagudo, Iruñea, Lesaka, Izaba eta beste hainbat.
1995ean, etapa berri bat hasten da Juan Jose Catalan zuzendariarekin. Aurreko zuzendariarekin lortutako maila ona mantentzen da eta Nafarroako Abesbatzen kontzentrazioetan parte hartzen eta kontzertuak eskaintzen jarraitzen du abesbatzak.
1999an, Juan Andres Jimenez Train jaunak hartzen du zuzendari-lana. Irakaslea, konpositorea eta musika-moldatzailea da Jimenez jauna eta 42 ahots misto dituen abesbatza zuzentzen du.
Azpimarratzekoak dira ondoko ekitaldiak:
1. 2004an, abesbatzak Burgoseko “Antonio Jose” izeneko nazio mailako Lehiaketan hartu zuen parte.
2. Azkeneko urteotan egindako lana biltzen duen “Miscelánea” izeneko CDa kaleratu dute.
3. Nola ez, Cintruenigoko aire libreko kontzertuetan hartzen du parte urtero. Kontzertu horiek desberdinak dira eta ikuskizun zoragarriak dira, xehetasunez betetakoak, jantziak, argiak, atrezzoa,… Abesbatzak abesteaz gain, interpretatu eta dantza egiten du eta berdin eskaintzen du zartzuelako laburpenak, Mocedades taldearen abestiak edo Amerikako kantuak. Horretan beti laguntzen dio abesbatzari ganbera-orkestrak edo udal bandak.
4. Azkenik, eguberrietako abestiekin osatutako disko berria grabatu du abesbatzak. Disko horretan parte hartu dute Cintruenigoko “Antonio Martinez Caracciolo” musika-eskolako abesbatzako haurrek.
5. Aurten abesbatzak 40. urteurrena ospatzen du eta ozen esan dezakegu, lagun talde bat baino gehiago garela. Ia familia bat gara, helburu bera duen familia bat eta helburu hori, nola ez, abesbatzako abestiekin eta adiskidetasunarekin disfrutatzea da.
EGITARAUA / Programa
Himno de las Cortes de Navarra
EL vendedor Juan Carlos Calderón
Pasillo de la vida Adriana Varela
La otra España Juan Carlos Calderón
El mochilón Eduardo Correa
La guerra cruel Juan Carlos Calderón
Donde estás corazón Juan Carlos Calderón
Juramento Miguel Matamoros
Desde que tú te has ido Juan Carlos Calderón
Chiquitita Abba
Eres tú Juan Carlos Calderón
Zortziko Navarra A. Menendez
ZUZENDARIA : Juan Andrés Jiménez Traín