ZingiZangoren tropeltxoa
Tourra ate joka dugula, aurten ere, tropela.net webeko lehiaketan tropeltxoa izango du ZingiZangok. Izena eman eta parte hartu gurekin.
tropela.net orrian bertan dauzkazu argibideak. Erregistratuta ez bazaude, erregistratu eta "tropeltxoak kudeatu" ataletik zingizango izeneko tropeltxoan sartu.
Tropeltxo horretako irabazleak ZingiZangoren materiala irabaziko du.