ZingiZangoren berripapera kalean
Egun hauetan iritsiko da zuen etxeetara ZingiZangoren zortzigarren berripapera. Azken hiru-lau hilabeteetan gure web orrian argitaratutakoen laburpena da bera.
Goierriko Hitzarekin elkarlanean argitaratzen da berripapera eta urtean hiru ale izaten dira. Aurtengo erromeriaren berri ematen du azalean eta barruan hilabeteotan hemen argitaratutako zenbait albiste eta abarreko irakur daitezke. Lehiaketa ere badakar eta sari bikainak ere bai, jakina.
Oraindik jaso ez baduzue egun hauetako batean behar du zuen etxeetan.