ZingiZangoren aurkezpena Sustatun
Sustatu.com euskarazko lehenengo bloga da eta ez dago, euskararekin lotura izanda, bertatik pasa ez den albiste interesgarririk. Horren adibide garbia da zingizango.com web orriari buruz argitaratu den albistea.
Hurrengo hilabeteetan zingizango.com aurkezteko kanpaina ari gara lantzen. Helburu nagusia legazpiarren artean zabaltzea da eta horren berri emango dugu. Gaur, ordea, gainerako euskal herritarrek ezagutu gaituzte Sustatun atera den albistearen bidez.