Hemen zaude: Hasiera Albisteak ZingiZangok leloa behar du
Dokumentu Akzioak

ZingiZangok leloa behar du

2008/06/19

Ez hezur-haragizko leloa, hitzezkoa baizik. Irailean eta urrian euskararen aldeko kanpaina zabal bat izango da gure herrian. Kanpaina horrek leloa behar du eta gune hau erabiliko dugu zuen proposamenak irakurri eta aukeratzeko.

Azken urteotan erromeria antolatu izan du ZingiZangok irailean. Aurten ekimen zabalago bat izango da. Legazpiko hamabost lagunek parte hartzen duten ikus-entzunezkoa prestatzen ari dira. Euskararen inguruan izandako esperientziak kontatzen dira bertan. Horren aurkezpena, erromeria, pilotari eta aktore ezagunen hitzaldiak, bertso saioak eta abar antolatuko dira irailean eta urrian. Hori iragartzeko kartel eta kamisetak aterako ditu ZingiZangok eta horrek guztiak leloa behar du. Erantzun, beraz, albiste honi eta proposatu zure leloa. Astebeteko epea daukazue. Epaimahai batek onena aukeratuko du eta saritxo bat emango diogu irabazleari.

ZingiZangoren lema:

Sailkua — 2008/06/20 06:59
Euskaraz bizi nahi dugulako

zingizangoren lema

ni — 2008/06/20 07:06
nik euskaraz, uk zergaitik ez?

zingizangoren lema

ni — 2008/06/20 07:07
barkatu, lehen gaizki idatzi dut eta nik euskaraz, zuk zergaitik ez?

ZingiZangoka

Eltxe — 2008/06/20 11:56
XXI. menden e ZingiZangoka

lema

begibakarrekoazeria — 2008/06/20 12:10
KALEAN ETXEAN BEZALA. ZINGIZANGO,KUTXADURARIKGABE! EUSKARI BESARKADAK DOAN. ARKUMEAK ARDIAK BEZALA. ARGI TA GARBI!

as

begibakarrekoazeria — 2008/06/20 12:17
KALEAN ETXEAN BEZALA. ZINGIZANGO, KUTSADURARIKGABE!. EUSKARARI BESARKADAK DOAN. ARKUMEAK ARDIAK BEZALA. ARGI TA GARBI.

pare bat.

julenagi — 2008/06/20 14:44
Hasteko, esan nahi nuke, "irabazleari" saritzo bat eman nahi badiote, nor den jakin beharko dela ezta? orduan...anonimo oriek zer?? jejeje!! Pertxona bakoitzak zenbat lelo jarri ditzake? zein luzeera? ona emen pare bat; ... "hizkuntza mingainean, hitzak bihotzean" edota alderantziz... "hitzak mingainean, hizkuntza bihotzean" ... "gurea maite dugulako" edota "euskara maite dugulako"

Izena

ZingiZango — 2008/06/20 16:22
Ez da publiko egiten baina E-maila ZingiZangok ikus dezake eta horren bidez jarriko gara irabazlearekin harremanetan. Beraz, gaitzizenak lasai erabili.

leloak

xapoto — 2008/06/20 18:09
Legazpin euskarak herdoilik ez! Euskara bai miraria!

LELO PARALELOAK

Haragizko lelo bat — 2008/06/21 09:44
Euskerak behar zaitu; Non izango zingizango? www.zingizango.com;Bai, ni ere, euskeradiktoa; Legazpiarra eta euskalduna? Bai jauna!!;

ZingiZango

Asier — 2008/06/21 11:32
Hemengo nahiz hango ZINGI ZANGO

Lema

olagizon — 2008/06/21 17:49
LEGAZPI EUSKALDUNA, BURUTU DEZAGUN BESTE MIRARI BAT

"lelotxat" proposatzen dut ondokoa:

joseba — 2008/06/21 23:05
Zingi zango, ziber Legazpin fandango

onena

kantauri — 2008/06/28 09:11
yo pienso en vasco

zingizangok leloa behar du

potxin — 2008/06/30 19:55
zingi zango, ez hemengo ez hango, guk fandango.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
ZingiZangok leloa behar du

Kamisetak zure leloaren zain daude