ZingiZango Topaguneko bazkide
ZingiZango Legazpiko euskara elkartea Topagunean bazkide egin da. Topagunea Euskal Herriko euskara elkarteen federazioa da. Bere sorreran Legazpiko Ene Bada! herri aldizkaria ere bertako kide izan zen.
Euskal Herriko osoko euskara elkarteek osatzen dute Topagunea. Nazio mailako ekimen ugari antolatzen ditu: Mintzalaguna, Film laburren zirkuitua, Kultur Errota...
Gure esperientzia laburrean egindakoak gainerakoei erakutsi eta besteengandik ikasteko garrantzitsua izango da Topaguneko kide izatea. Euren hitzaldi, bilera eta formazioetan parte hartuko dugu, gero, geure herrian zer eta non aplika daitekeen aztertzeko. Aipatu bezala, ekitaldien katalogoa oso zabala da eta horiek Legazpira oso modu onean ekartzeko aukera izango dugu. Topagunearen web orrira sartzen bazara aukera horien berri izango duzu eta zure iritzia helarazi ahal izango diguzu.
Zintzo Mintzotik