ZingiZango santa eskean
Atzo Santa Ageda bezperan talde bat baino gehiago aritu ziren santa eskean, horietako bat ZingiZangorena. Jon Ibarguren eta Eneko Azarola trikitilariak lagunduta aritu ginen. Bertan kantatutako lau kopla eta Errikarte Agirreren argazkia ekarri ditugu bertara.
Bertso eskolako kideak aritu ziren kantari. Hona zenbait kopla:
Julen Agirreburualde:
Otsailaren laugarrena
Santa Ageda bezpera
bilduak gera kopla kantari
hamabi lagun
ta_euskera
Gohierritikan Txepetxaraino
ohitura zaharra
berpiztuz
gure sabela ondo beteaz
ta oihala bete diruz
Asier Iriondo:
Tabernariak jakin dezala
gu hona sartu orduko
edan edango dugula baina
ez dugula ordainduko
Gaur eskearen obsesioak
galdu egingo gaitu gu
jubilatuak dauden lekuan
dirua ikusten dugu