ZingiZango paperean
Aste honetan ZingiZango.com web orriko edukiak berripaperean argitaratu eta legazpiarren postontzietara heldu dira. Goierriko Hitzarekin elkarlanean egindako lana izan da.
Dagoeneko etxe gehienetara iritsiko zen ZingiZango berripapera. Helburua web orria ezagutaraztea da batez ere, baina, urtean hiru berripaper aterako ditugu. Goierriko Hitzan gure lehendakariak dioen bezala "webguneko lan-taldea herritar guztiak izatea nahi dugu". Berripaperean lehiaketa bat ere badago azken orrian. Web orri honetan argitaratutako datu baten inguruko galdera ageri da:
Ba al dakizu zein lekuri esaten zitzaion antzina Igoate?
Irabazleen artean Hitzaren urtebeteko harpidetza eta ZingiZango eta Hitzaren kamiseta bana zozkatuko dira. Erantzunak Kultur Etxean edo Karibe Berrian utz daitezke edo gh@goierrikohitza.infohelbidera bidali ekainaren 30a baino lehen. ZingiZangon eta Hitzan irabazlearen izena argitaratuko da.