Hemen zaude: Hasiera Albisteak ZingiZango Berripapereko zozketa
Dokumentu Akzioak

ZingiZango Berripapereko zozketa

2008/06/30

Orain dela hilabete inguru etxez etxe banatutako ZingiZango berripaperean lehiaketa bat proposatu genizuen. Gaur bukatzen zen erantzunak jasotzeko epea eta, dagoeneko, baditugu irabazleak.

Ba al dakizu zein lekuri esaten zitzaion antzina Igoate?

Hori zen galdera eta Jose Luis Ugarteren baementzan blogean ikus daitekeen bezala "Andraizko pasabideari Igoate deitu izan zaio orain dela gutxi arte eta, horregatik, Burnikurzko haitzari Igoateko haitza ere deitu izan zaio"

Zozketan honakoak atera dira irabazle:

ZingiZango kamiseta: Jesus Mari Zumalde

Hitza kamiseta: Itziar Soraluze Jauregi

Urtebeteko Hitzaren harpidetza: Sagrario Etxabe

Kamisetak Legazpiko Ogiberri okindegian jaso ahal izango dituzue eta harpidetza egiteko Hitzakoak jarriko dira harremanetan Sagrariorekin.

Zorionak hiruroi.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.