Zinemaren etorkizuna kili-kolo
Zurrumurruak dabiltza aurtengo urtetik aurrera ez ote den zine komertzialik gehiago izango. Ez da harritzekoa, ikusle kopurua azken urteotan asko jaitsi delako eta negozioa, handia ala txikia, egitea zail ikusten delako. Alde batetik, lastima da, herriak aisiarako eskaintzen duen aukeretako bat galtzen duelako, baina bestetik normala ere bai, ez baitugu zerbitzu hori erabiltzen.
Aretoak hor jarraituko du, zine-foruma eskaintzeko (antolatzaile animosoak eusten dioten bitartean), bertso-saioak eskaintzeko, antzerkiak, kontzertuak, jaialdiak eta abar.
Arazo edo kontu horren gainean,zuk, webgune honen irakurle horrek, zer uste duzu?
- Ez dago zereginik, zinema areto handitan ikustearen garaiak pasa ziren.
- Beste ahalegin bat egin behar da, film erakargarriagoak eskainiz, gauzak beste modu batera planteatuz... Ikusle potentzialak badira baina haien nahiak ez dira aztertzen.
- Aretoa beste zerbaitetan erabiltzeko garaia da, etekin handiagoa ateratzeko.
- Bestelakorik.
ez dago zereginik
zine forum edo bestelako zinemaleku gisa, ordea, aretoak ematen duen aukera hori mantendu egin behar da, dudarik gabe.
Guztiz ados Josebarekin
Egungo gazteek errazago dure pelikula deskargatu eta "Lokaletan" lagunekin bat ikustea edozein ordutan, Zinera joan eta 6€ ordaintzea baino.
Hala ere aretoari erabilera ematen jarraitu behar zaio atzezleku bezala, zine kluba, ...
Kafeantzokia
Urteroko kontua
Oso jende gutxi joaten da, gazteek Internetetik jaisten diztuzte pelikulak,jendea Zumarragara joaten da han aste bat lehenago ematen dituztelako filmak...
Hau dena egia da, baina beste alde batetik urteak daramatzagu, maiatzean bukatu eta urria edo azaro bitartean ezer gabe.Hau ez al da nork bere buruari harriak botatzea? Bitarte horretan jendea beste toki batzuetara joaten da. eta askotan ohitura bihurtzen da.
Zinea kosta ala kosta mantendu egin beharko litzatekeela uste dut.
Aklarazio batzuk