Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zine Kluba: "Te quiero tío! = Maite haut, txo!"
Dokumentu Akzioak

Zine Kluba: "Te quiero tío! = Maite haut, txo!"

2010/01/26

Urtarrilaren 29an gaueko 22:15etan Latxartegi Aretoan ikusgai izango dugu Zine-Klub elkarteak emango duen filma.

MAITE HAUT, TXO!

Zuzendaria: John Hamburg. Herrialdea: USA. Urtea: 2009. Iraupena: 105 min. Generoa: komedia. Aktoreak: Paul Rudd (Peter Klaven), Jason Segel (Sydney Fife), Rashida Jones (Zooey), Andy Samberg (Robbie), J.K. Simmons (Oz), Jane Curtin (Joyce), Jon Favreau (Barry), Jaime Pressly (Denise). Gidoia: John Hamburg eta Larry Levin; Larry Levinen argumentu batean oinarrituta. Produkzioa: Donald De Line eta John Hamburg. Musika: Theodore Shapiro. Argazkia: Lawrence Sher. Muntaketa: William Kerr. Produkzioko diseinua: Andrew Laws. Jantziak: Leesa Evans.

 

 

            Adiskidetasunaren gaineko hausnarketa ausarta da eta tartean maitasun-harreman bat dago. Eta aktore biek lan ederra egin dute; nabaria da Paul Rudd eta Jason Segel aktoreak ondo konpontzen direla kamerak aurrean ez daudenean ere. Biak oso ezagunak egin dira komediak egun bizi duen iraultza txiki honetan. Gizonezkoen filma da baina ez dauka zerikusirik matxo berrien topikoekin, alderantziz: emozioz eta graziaz azaltzen ditu gizonek ume izatetik heldu izaterainoko ibilbidean aurkitzen dituzten arazoak eta larritasunak. Protagonisten abentura eta zoritxar emozionalen bidez eta protagonista bien artean sortzen den adiskidetasuna eta konplizitatea erakutsiz, zuzendariak arima ematen dio film xarmangarri honi.

 

            Komedia erromantikoa ikustera zoaz eta erromantzerik ez dagoela ikusiko duzu. “Maite haut, txo” filmak komedia erromantikoen egiturarekin, topikoekin eta itxurarekin jolasten du baina driblin magistrala eginez beste gai batean zentratzen da. Filmaren hasieran Paul Rudd ezkontzeko eskatzen dio bere emaztegaiari. Baina laster azalduko da arazoaren gakoa: ez dauka aitabitxirik bere ezkontzarako. Egia esan, ez ditu lagunik. Tipo normala da, emaztegai bat baino gehiago izan dituena baina ez du gizonezko lagunik izan. Orain, berriz, lagun baten beharrean dago. Eta nola egin lagun bat?

 

            Planteamendu hori kaxkarra izan daiteke baina arazo horretan murgiltzean, filmaren tonu arina eta sinpatikoa galdu gabe, gizonezkoen nortasunaren gaineko azterketa bizigarria aurkitzen dugu; gizonezkoek ere konpainia behar izaten dute, beste pertsonekin harremanetan sartzeko arazoak izaten dituzte,  mugak dituzte zintzoak izan nahi dutenean, …. eta abar eta abar.

 

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.